Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Astelehenean Euskotrenek tren zerbitzuak indartuko ditu eta tranbiaren zerbitzua aldatuko du Bilbon ospatuko den San Tomas Azoka dela eta

2015.eko abenduak 18

Euskotrenek datorren astelehenean, abenduaren 21ean, tren zerbitzuak indartuko ditu Bilbon ospatuko den San Tomas azoka dela eta. Era berean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzua aldatuko du San Tomaseko azokak Bizkaiko hiriburuan sortutako beharrizanei aurre egiteko, kontuan izanda Bilboko Alde Zaharrean ohi den bezala sortzen den jende pilaketa dela eta.  


TREN ZERBITZUA

Zerbitzu bereziak lanegunetako ohiko trenen ordutegia indartuko du eta ondorengo lineatan izango du eragina:


Bilbo-Ermua:
Zerbitzuaren hasieratik eguerdira arte zerbitzu erregularrak indartu egingo dira, hori dela eta trenak 30 minuturik behin egongo dira noranzko bietan. Ermutik lehenengo irteera 6:21ean izango da eta Bilbotik 6:00etan.

Bilbo-Bermeo:
Eguneko zerbitzua tren bereziekin indartuko da, hori dela eta 30 minuturik behin egongo dira zirkulazioak. Bermeotik lehenengo irteera 6:18an izango da eta Atxuritik 6:19an.

Zenbait zerbitzu erregular kentzea beharrezko egiten da noranzko bietan: 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean Atxuritik Amorebieta Geralekura irteten diren trenak eta 10:04an, 11:04an eta 12:04an Amorebieta Geralekutik Atxurira irteten diren trenak.


 

Txorierri:
Lanegunetako ohiko eskaintza mantentzen da.

TRANBIA ZERBITZUA
Santo Tomas azokaren ondorioz Zazpi Kaleen inguruan gertatzen den jende pilaketa dela eta, tranbia zerbitzuan aldaketa hauek aurreikusten dira:

Atxuri/La Casilla

-     Zerbitzua 10:28ra arte ohi bezala ibiliko da. Ordu horretatik aurrera Arriaga-Pio Baroja artean ez da ibiliko.
-     10:40tik aurrera tranbia Atxuri-Arriaga artean ibiliko da 15 minutuz behin eta 10:46tik aurrera Pio Baroja-La Casilla artean 10 minutuz behin
-   21:28tik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da.


La Casilla/Atxuri

-     Zerbitzua 10:11ra arte ohi bezala ibiliko da. Ordu horretatik aurrera Pio Baroja-Arriaga artean ez da ibiliko.
-     10:21etik aurrera tranbia La Casilla-Pio Baroja artean 10 minutuz behin ibiliko da eta Arriaga-Atxuri artean 15 minutuz behin 10:46tik aurrera.
-    21:11tik aurrera ohiko ordutegira itzuliko da.


Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau