Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Eusko Legebiltzarrak 2016. ekitaldiko aurrekontuak onartu ditu

2015.eko abenduak 23
  • Eusko Legebiltzarrak Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko Legea onartu du ere, eta honen helburua erabiltzaileen segurtasuna areagotzea zein segurtasun juridikoa indartzea da
  • Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea onartu da ere gaur

Eusko Legebiltzarrak 2016. ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorrak onartu ditu gaur, EAJren botoekin eta PSEren aldeko sei botoekin. Dokumentuak Eusko Jaurlaritzak ordena sozioekonomikoko helburu estrategikoetako batekin duen konpromisoa bildu du; izan ere, izaera publikoko politika sozialak hornitzera bideratutako gastuak sendotzen ditu eta, orobat, ekonomia-jarduera suspertzen eta enpleguaren sorrera sustatzen lagunduko duten politikak bultzatzen.

Nabarmentzekoa da ezen, 2016rako aurrekontuaren gastua guztira 294 milioi eurora iristen bada ere, I. kapitulutik VIII.era proposatzen den gastu-igoera 113 milioi eurokoa dela: hau da, 1,1 gehiago 2015eko aurrekontuaren aldean. Aurtengo ekitaldiarekin konparatuta, sail guztietan gehitu dira horretara bideratutako kopuruak. Eusko Jaurlaritzak aurretik ere adierazi du aurrekontu honek krisialdi ekonomikotik ateratzeko egonkortasun nahikoaz hornituko duela Euskadi.

IKUSKIZUN ETA JOLAS JARDUEREN LEGEA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legea onartu du gaur goizean. Lege horren helburuak hauek dira: jendaurreko ikuskizun eta jarduerak era seguruan gara daitezela erraztea, parte-hartzaileen segurtasuna eta osasuna bermatzea, ikuskizun horiek egiten diren ekipamenduen erosotasuna eta ingurumen-jasangarritasuna bermatzea eta ikuskizun horiek egiten direnean elkarbizitza baketsua eta ordenatua izatea.

Legea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean, 1995. urtean onartu zen eta indarrean dagoen Legea ordeztuko da. Legearen helburuen artean hauek nabarmendu daitezke: Batetik, ikuskizunen segurtasuna areagotu da; horregatik, ikuskizunak egiten direnean, segurtasuna eta elkarbizitza baketsua ziurtatzen duten baldintzak eskatuko zaizkie ikuskizunen antolatzaileei. Eta, bestetik, aisialdiko ohitura sozialen bilakaerara, establezimendu mota berrietara, gune publikoetan aisialdi-jarduera gehiago egitera egokitu da. Gainera, legeak ekintzaileen ekimenari mesede egiten die, administrazioaren esku-hartzeetan bikoiztasunak ezabatuz.

HAUTESKUNDEEN LEGEA

Bestalde, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legean Bosgarren Aldaketa egiteko Legea onartu du Legebiltzarrak. Horren bidez, genero- eta desgaitasun-arloetako gobernu-politikek hauteskundeetan isla izatea nahi du, baita gaur egungo krisi ekonomikoak eragindako gastu-aurrezpeneko politikek ere. Halaber, beste bi helburu ere badauzka: hauteskundeen garapena eraginkorragoa izateko neurri batzuk ezartzea, eta artikuluetan beharrezko egokitzapenak egitea, Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoak (HAOLO) ekarritako aldaketekin bat etortzeko.

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea 1990ean onartu zen eta geroztik lau aldaketa egin zaizkio, lege-aldaketetara eta zegokien garaiko errealitate sozial eta politikora egokitzeko. Beste neurrien artean, hauteskundeetan legez gasta daitekeen gehieneko zenbatekoa %15 murriztea eta kanpainaurreko propaganda mugatzea aurreikusten du.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @agirregabiria
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [PLENO ORDINARIO]
    [1] Aprobación del proyecto de #Presupuestos para el ejercicio 2016 ➡ https://t.co/LBMw6RpqQ2 https://t.co/n

  • @Estrategianet
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [PLENO ORDINARIO]
    [1] Aprobación del proyecto de #Presupuestos para el ejercicio 2016 ➡ https://t.co/LBMw6RpqQ2 https://t.co/n

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [PLENO ORDINARIO]
    [1] Aprobación del proyecto de #Presupuestos para el ejercicio 2016 ➡ https://t.co/LBMw6RpqQ2 https://t.co/n

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 23

    Comentario de Twitter:
    [PLENO ORDINARIO]
    [1] Aprobación del proyecto de #Presupuestos para el ejercicio 2016 ➡ https://t.co/LBMw6RpqQ2 https://t.co/niVX4zGjIf

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)