Berriak

Lehendakaria Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluaren bileraren buru izan da

2015-12-18

Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuelarik, Emakundeko Zuzendaritza Kontseilua bildu da gaur goizean Emakundeko egoitzan. Bilera honetan zuzendaritzak Emakume eta Gizonen egoerari buruzko 2015eko zifren txostena onartu du, eta honekin batera, VI. Berdintasun Planari dagokionez euskal erakundeek egindako ekintzen ebaluazio txostena, Emakunderen 2016rako akzio plana. Honez gain informazioa eskaini da deialdi eta dirulaguntzei buruz, eta martxan den  Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen ebaluaketa prozesuari buruz.

Bilera honen ondoren, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko batzordea bildu da eta bertan Legearen ebaluazioari buruzko lerro nagusiak aurkeztu dira. Ebaluaziorako, lau prozesu paralelo aktibatu dira; horien bidez, legeak gizartean izan duen eragina neurtu nahi da, kuantitatiboki eta kualitatiboki, modu horretan identifikatu ahal izateko zer faktorek bultzatzen duten berdintasun-politiken garapena, eta zeintzuek oztopatzen duten. Zentzu honetan, Irekian herritarren proposamena ireki da gai honen inguruan, herritarrak informatzeko eta haiek ebaluazio honetan parte hartzeko; horretarako, galdera batzuk erantzun beharko dituzte, berdintasun-politikei eta Legeak gizartearen zerbitzura dagoen tresna gisa dituen alderdi garrantzitsuenei buruzkoak.

2 iruzkin
  • @PNV_Indautxu
    2015-12-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [@EmakundEJGV] Iñigo Urkullu lehendakaria Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluaren bileraren buru izan da ➡ https://t.co/eTzxMj0

  • @Gob_eus
    2015-12-18

    Comentario de Twitter:
    [@EmakundEJGV] Iñigo Urkullu lehendakaria Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluaren bileraren buru izan da ➡ https://t.co/eTzxMj0yHJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Alberdi, Libe Amilibia, Beatriz Artozabal, María Guijarro, Miren Elgarresta, Ibon Uribe, Pilar Ríos, Maite Iturrate, María Angeles Castellanos, Leixuri Arrizabalaga, Yolanda Barona.