Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Arropa eta jostailuen bilketa solidarioaren gunea Euskadiko Biodibertsitate Zentroan

2015.eko abenduak 17
  • Bilketa abenduaren 27arte egingo da
  • Kolektibo behardunei laguntzeaz gain oraindik erabilgarriak diren materialak birziklatzea nahi da 

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, beste urte batzuetan bezala, bilketa solidarioaren gunea abenduaren 30ra bere Busturiko egoitzan martxan jarri du erabilitako arropa eta jostailuak biltzeko.

Ekintza honen helburua bikoitza dugu: alde batetik, kolektibo behardunekiko laguntza eta solidaritatea adieraztea eta, bestetik, batzuentzat erabilgarriak ez diren materialak birziklatzea eta berrerabiltzea.

Erabilitako jostailu eta arropak irabazi-asmorik gabeko elkartea den Koopera Ingurumen Zerbitzuak batuko ditu; giza-ekimena sustatzen duten kooperatiba eta enpresa taldea. Bere helburua, ingurumen babesa eta giza-berrikuntzaren inguruko ekintzen bitartez bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen laneratzea eta gizarteratzea da.

Koopera osatzen duten kooperatibak, gizarte-errentagarritasuna bilatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira; baliabideak, espekulazio-irizpideak jarraitu barik kudeatzen dira, eta gaizkien pasatzen duten pertsonen lan eta gizarte egoera hobetzeko erabiltzen dira, beti ere Ekonomia Zirkularra bultzatuz.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko