Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak eta Manu Lezertuak beren lantaldeak bildu dituzte Eusko Jaurlaritzaren eta Arartekoaren arteko harremanak sendotzeko

2015.eko abenduak 17

Eusko Jaurlaritzaren ustez, herritarren eskaerei erantzun ahal izateko, lehentasuna da bi erakundeek harreman erraza eta estua izatea.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka eta Manu Lezertua arartekoa gaur goizean bildu dira Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Gasteizen. Bi erakundeen arteko lehen bilera izan da, eta helburua beren lantaldeak elkarri aurkeztea izan da, gobernuaren eta Ararteko berriaren arteko komunikaziorako, harremanetarako eta lankidetzarako oinarriak jartzeko.

Josu Erkorekak zuzentzen duen Herri Administrazio eta Justizia Sailari dagokio Eusko Jaurlaritzaren eta Arartekoaren arteko harremana bideratzea.  Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari lehentasuna iruditzen zaio bi lantaldeen arteko harremana estua, erraza eta etengabea izatea, herritarrek egiten dituzten eskaerei eraginkortasunez erantzuteko.

Bileran parte hartu dutenei dagokienez, Herri Administrazio eta Justizia Saileko beste ordezkariak Peru Bazako, Erakunde Harremanetarako sailburuordea, Justiziako sailburuorde Ana Agirre, Santiago Larrazabal, Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria, eta Manuel Valín, Justiziako zuzendaria izan dira. Arartekoaren aldetik, bestalde, arartekoaren albokoa, Julia Hernández, idazkari nagusi Faustino López de Foronda eta Gizarte Harreman, Ikasketa eta Modernizazio zuzendari Inmaculada de Miguel joan dira. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GARALEX_EHU
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @AuziaEuskaraz: #Albisteak Erkorekak eta Lezertuak beren lantaldeak bildu dituzte harremanak sendotzeko https://t.co/IK03tssJnn https:…

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Erkorekak eta Lezertuak beren lantaldeak bildu dituzte Jaurlaritzaren eta Arartekoaren arteko harremanak sendotzeko ➡https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    Erkorekak eta Lezertuak beren lantaldeak bildu dituzte Jaurlaritzaren eta Arartekoaren arteko harremanak sendotzeko ➡https://t.co/Z4CloI2xaT

  • @AuziaEuskaraz
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    #Albisteak Erkorekak eta Lezertuak beren lantaldeak bildu dituzte harremanak sendotzeko https://t.co/IK03tssJnn https://t.co/CW6djkMSgj

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Adjunta al Ararteko, Julia Hernández, el Secretario General, Faustino López de Foronda y la Directora de Relaciones Sociales, Estudios y Modernización