Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen bilerako buru izan da

2015.eko abenduak 17

Iñigo Urkullu lehendakaria Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bilerako buru izan da gaur. Lehendakaritzan egin dute, eta lehendakariarekin batera egon dira Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Asier Vallejo. Bileran, urrian Gasteizen egin zuten Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarreko ondorioak aurkeztu dituzte, eta onartu ere, dokumentu horretatik sortuko baita 2016-2019 aldirako Ekintza Instituzionalaren Lau Urteko Plana.

Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak bere urteko bilera izan du, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, abenduaren 17an, Lehendakaritzaren egoitzan, goizeko 09:00tatik 10:30etara.

Bileran, lehendakariarekin batera, Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, eta Asier Vallejo Itsaso, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria egon dira. Eusko Jaurlaritzaren beste sailetako ordezkariak, foru aldundietakoak eta UPV/EHUkoa bertaratu dira, baita munduan dauden euskal etxeen 3 ordezkariak ere: 1 Ertain eta Hego Amerikako euskal etxeak ordezkatzen, 1 Iparamerikakoak, eta 1 Europa, Asia eta Ozeaniako euskal etxeen izenean.

Bileran ondorengo gai zerrenda eztabaidatu da: 2014ko abenduaren 17an egindako Batzordearen aurreko bileraren  aktaren irakurtzea eta onartzea; 2015eko urrian Gasteizen izan zen kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarrean onartutako ondorioen dokumentuaren aurkezpena eta eztabaida; eta dokumentu horren onarpena, zeren eta hortik, datozen hilabeteotan, Erakunde-Ekintzako Lau Urteko Plana 2016-2016 sortuko baita; azkenik, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak 2015ean gauzatutakoaren eta 2016rako dituen proiektuen berrikuspen bat egin da; amaitzeko dagozkion eskariak eta galderak egiteko txandarekin.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [KANPO HARREMANAK] @IUrkullu lehendakaria Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen bilerako buru izan zen atzo ➡ https://t.co/qW

  • @DJacomeNorato
    2015.eko abenduak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [KANPO HARREMANAK] @IUrkullu lehendakaria Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen bilerako buru izan zen atzo ➡ https://t.co/qW

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [KANPO HARREMANAK] @IUrkullu lehendakaria Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen bilerako buru izan zen atzo ➡ https://t.co/qW

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    [KANPO HARREMANAK] @IUrkullu lehendakaria Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen bilerako buru izan zen atzo ➡ https://t.co/qWSvakduDB

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)