Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak barne kuoten banaketari ekitera eta floten artean egin daitezkeen trasbaseen aurrean malgua izatera behartu du Ministerioa

2015.eko abenduak 16
  • Eusko Jaurlaritzak gogoratu du zein garrantzitsua den ahots propioa izatea Europan sektorearen mesederako
  • Kautelaz baloratu du Bruselan lortutako arrantza kuoten banaketa
  • Euskadi beti egon da arrantza praktika iraunkorren eta barietate guztien stockekin bat datozenen alde

Eusko Jaurlaritzak kautelaz baloratu du 2016an erkidegoko flotarako arrantza kuoten banaketaren gainean Europar Batasuneko ministroek Bruselan hartutako akordioa.  Euskal arrantzaleentzat interesgarrienak diren espezieen kuotak, hau da, antxoaren eta hegaluzearen kuotak ez dira aldatu aurreko ekitalditik.Halere, hegoaldeko legatzaren kuota %22 murriztu da eta berdelarena %15, eta murrizketa horrek egiten du arrantzaleek aukera mugatuak izatea Ondarroan eta Pasaian errotutako flota zati batentzat hain garrantzitsuak diren espezie horien arrantzari dagokionez.  

Hala, alturako arrantzarako iparreko legatzaren kuotak izandako igoerak (%19), oilarrarenak izan duenak (%5) eta zapoaren kuota berdin mantentzeak baieztatzen dute espezie  horiek onera egin dutela Bizkaiko Golkoan. Bestalde, kuotan jaitsiera izan dutenak hauek dira: hegoaldeko legatzak edo legatz iberiarrak, %22koa; berdelak, %15ekoa; zapo iberiarrak, %14koa, eta ur iberiarretako bakaladak, %7koa.

Murrizketa hori ikusita, Eusko Jaurlaritzak Ministerioari eskatzen dio arrantza kuotak kaltetutako floten artean banatzeko, eta, aldi berean, malgutasun mekanismoak bermatzeko, flotek beraien interes eta aukeren arabera elkar konpentsatzeko akordioak egin ahal ditzaten.

Era berean, eta Bruselan aztertutako barietateak alde batera utzita, exekutibo autonomoak komenigarritzat jotzen du Ministerioak ahalik eta lasterren antxoa eta hegaluzearen arrantza kuotak banatzea, euskal flotaren etorkizuneko antolaketari begira.

Euskadi erabaki organoetan

Era berean, Euskadik uste du beharrezkoa dela Europako erabaki organoetan presentzia zuzena edukitzea, euskal flotaren interesak zuzenean defendatu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritza beti egon da kuotak itsasoaren dagoenaren arabera aztertzearen alde, kuota horiek beti iraunkortasunari lotuta egon daitezen eta barietate guztiek itsasoan denbora luzez irautea ahalbidetzeko.  Exekutibo autonomoak gogoratu nahi du euskal flota aitzindaria izan dela espezieen kontserbazioa eta ingurumenaren zaintza errespetatzen duten praktikak inplementatzen.

Zorionez, Eusko Jaurlaritzak eta arrantza sektorea azken urteetan elkarrekin aritu dira ahaleginak egiten flota erabilgarri dauden baliabideetara egokitzeko, eta ahalegin horiek kuota murrizketa horren ondorioak arintzeko balioko dute.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Urgimos al Ministerio que proceda al reparto de cuotas internas y sea flexible en posibles trasvases entre flotas ➡ https://t.…

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Urgimos al Ministerio que proceda al reparto de cuotas internas y sea flexible en posibles trasvases entre flotas ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    Urgimos al Ministerio que proceda al reparto de cuotas internas y sea flexible en posibles trasvases entre flotas ➡ https://t.co/VkuYTKwnbR

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)