Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du suspertze ekonomikoaren zenbait datuk enplegu-sorrera aurreikusten dutela

2015.eko abenduak 16

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu du suspertze ekonomikoaren zantzuak sumatzen direla. Datu positibo horiek berresten badira, azken estatistiketan ikusi dugunez, enplegua sortuko da hurrengo urteetan. Urkulluk Gabonak jarri ditu adibidetzat: kontsumoak gora egin duela dirudi. Beraz, zuhurtziaz jokatu nahi duen arren, itxaropentsu egoteko datuak direla esan du gaur Bizkaia Irratian eman duten elkarrizketa batean.

Hala ere, enpleguak Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat izaten jarraituko du hurrengo urteetan. Ildo horretan, eta hauteskunde orokorren bezperan, lehendakaria arduratuta agertu da hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politiko nagusietako batek ere ez duelako krisialditik irteteko eta egungo Estatu eredua aldatzeko proposamenik. Horregatik, nabarmendu du abenduaren 20etik aurrera sortuko diren gobernatzeko itunek baino, politika seriotasunez egiteak izango duela garrantzia.

Halaber, gogorarazi du Euskadiko 2016ko aurrekontuek murrizketak alde batera utzi eta gizarte-politikak bermatuko dituztela, kontuetan % 1,1eko igoera jarrita. Etorkizunera begira, eta administrazioen iraunkortasuna ahalbidetzeko, gizarte-babeseko sistemari eusteko itun soziala bilatzearen alde egin da.

Bake eta bizikidetzari dagokienez, lehendakariak hauteskundeen ondoren egoera aldatuko delako itxaropena duela esan du. Hala, gogorarazi du Rajoyren gobernuaren kontraesana: Kolonbiako bake-prozesuari dagokionez, gobernuak eta gerrillak negoziatzearen alde dago; Euskadiri dagokionez, ordea, kontrako jarrera azaldu du. «Bakea ez da indarkeria eza soilik, bizikidetza eraikitzea ere ezinbestekoa da», gehitu du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari asegura que hay datos esperanzadores de reactivación económica que apuntan a la creación de empleo ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asegura que hay datos esperanzadores de reactivación económica que apuntan a la creación de empleo ➡ https://t.co/fpwOJcNFWD

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)