Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

EITBren sozietate publikoen kapitala handitzea. (2015-12-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 15

Dekretua, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari Euskal Telebista, SA sozietate anonimo publikoaren kapital zabalkuntzan partaidetza izateko baimena ematen diona.

Dekretua, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari EITBNET, SA sozietate anonimo publikoaren kapital zabalkuntzan partaidetza izateko baimena ematen diona.

Dekretua, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari Eusko Irratia, SA sozietate anonimo publikoaren kapital zabalkuntzan partaidetza izateko baimena ematen diona.

Dekretua, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoari Gasteiz Irratia-Radio Vitoria, SA sozietate anonimo publikoaren kapital zabalkuntzan partaidetza izateko baimena ematen diona.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Euskal Irrati Telebista erakunde publikoa baimendu du bere sozietate anonimo publikoen kapital handitzean parte hartzeko, sozietate horien batzar nagusiek adostutakoari jarraiki. Aipaturiko sozietate anonimoak dira: Euskal Telebista - Televisión Vasca, Gasteiz Irratia -Radio Vitoria, Eusko Irratia -Radiodifusión Vasca eta EITBNET.

Kapital handitze hau 2015eko aurrekontu aurreikuspenari erantzunez burutzen da, eta merkataritza sozietateetan ohikoa den eran, dagokion kapital handitzearen bidez gauzatzen da.

Horrela bada, Euskal telebistak 850.000,31 euroan handituko du bere kapitala, 141.431 akzio jaulkita, bakoitza 6,01 euroko balio nominalekoa. Kapital handitze honen ondoren, EITB erakunde publikoak sozietate honetan izango duen parte hartzea 47.616.851,37 eurokoa izango da, 7.922.937 akziotan banatuta, hauetako bakoitza 6,01 euroko balioarekin (sozietatearen kapital sozialaren %100)

Eusko Irratiak 49.999,68 euroan handituko du bere kapitala, 46.296 akzio jaulkita, bakoitza 1,08 euroko balio nominalekoa. Kapital handitze hau egin ondoren, EITB erakunde publikoak sozietate honetan izango duen parte hartzea 2.558.609,64 eurokoa izango da, 2.369.083 akziotan banatuta, hauetako bakoitza 1,08 euroko balioarekin (sozietatearen kapital sozialaren %100)

Gasteiz Irratiak 20.007 euroan handituko du bere kapitala, 228 akzio jaulkita, bakoitza 87,75 euroko balio nominalekoa. Kapital handitze honen ondoren, EITB erakunde publikoak sozietate honetan izango duen parte hartzea 1.765.442,25 eurokoa izango da, 20.119 akziotan banatuta, hauetako bakoitza 87,75 euroko balioarekin (sozietatearen kapital sozialaren %100)

EITBNET sozietate anonimoak 50.000 euroan handituko du bere kapitala, 5.000 akzio jaulkita, bakoitza 10 euroko balio nominalekoa. Kapital handitze hau egin ondoren, EITB erakunde publikoak sozietate honetan izango duen parte hartzea 160.000 eurokoa izango da, 16.000 akziotan banatuta, hauetako bakoitza 10 euroko balioarekin (sozietatearen kapital sozialaren %100).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau