Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak ia bi milioi bideratuko ditu enpresek ingurumenaren arloko hobekuntzak eta doikuntza egin ditzaten. (2015-12-15(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 15

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bidez, enpresentzako hainbat diru-laguntza deitu ditu, ingurumenaren babesari dagokionez Europar Batasunen arauez gaindiko inbertsioak finantzatzeko edo ingurumen-babes maila handitzeko helburuz. Deialdiak egunotan egingo ditu. Aurrekontu zuzkiduraren zenbatekoa guztira milioi bat bederatzi ehun eta berrogeita bost mila (1.945.000) eurokoa da.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik azaldu duenez, Batasunak etorkizunean ebatziko dituen arauetara aurretiaz egokitzeko, ingurumeneko azterlanak egiteko eta hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioak finantzatzeko hainbat laguntza ere deitu dituzte.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresek ingurumen-inbertsioak egin dezatela sustatzeko diru-laguntzen programak txertatu ditugu ingurumen-politikan. Helburua da ekoizpen-sistemetan teknologia erabilgarri onenak txertatzea, "kutsatzen duenak ordaindu behar du" printzipioaren aplikazioari eutsita betiere eta ingurumeneko kostuen nazioartekotze osoari, kutsatzen duenak ordain ditzan, esan du Oregik.

Joan den azaroaren 6an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian enpresek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak erregulatzen dituen dekretua argitaratu zuten, eta 2016ko deialdia onartuta dago. Eskabidea aurkezteko epea gaur onartutako agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta 2016ko otsailaren 4an amaituko da .

Ana Oregik azaldu duenez, ondoko proiektu hauei zuzenduko zaizkie diru-laguntzak: burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoak; oregintza-papergintzako lohiak eta zelulosazko zuntzak minimizatzea, leheneratzea edo balioztatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoak; eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak balorizatzeko instalazioetatik datozen agregakin birziklatuekin lotutako aplikazio posibleak analizatzera zuzendutako azterketak, betiere ez badira Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 12ko Aginduan jasotakoak; zabortegietara edo balio ekonomiko eskaseko erabileretara zuzendutako plastikozko eta kautxuzko hondakinen erabilera aurreratuak eta baliotsuak (sektore nautikoa, hiri-altzariak, amortiguazioa, piezen estrusioa produktu berriak ekoizteko...) sustatzeko azterketak; Europako Ingurumen Kudeaketarako Sistemaren Erregistroan (EMAS) izena emateko edo izen-ematea berritzeko laguntzak; UNE-EN ISO 14006 Ekodiseinuko Araua, ekoetiketak (I. eta II. motakoak) edota karbono-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak; eta, azkenik, eraikuntzako eta eraisketetako hondakinak kudeatzeko planak prestatzeko laguntzak, baita metala eraldatzeko sektoreko, plastikoa eraldatzeko, produktu metalikoetako eta makinetako hondakinak kudeatzeko planak ere, Ihoberen web orrian eskuragarri dagoen Ekoscan metodologiari jarraiki.

Dagokion eskaera aurkeztu aurretik egindako inbertsioekin lotutako proiektuak ez dira diruz lagunduko. Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira webgune honetan: https://www.euskadi.net/agrupacion_servicios/2014/prot/y22-izapide/es

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko