Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

URAk Zadorra ibaiaren hidraulika hobetuko du Abetxukoko zubi zaharrean, Vitoria-Gasteizen

2015-12-15

Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikita, lanak hasi ditu Abetxukoko zubi zaharraren inguruan, Vitoria-Gasteizen.ahalmen hidrauliko handiagoa emateko Zadorra ibaiari ur-goraldi garaietan daraman emaria husteko.

URAko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak zehaztu duenez “Zadorraren ur-goraldiei aurre egiteko lanak Uraren Euskal Agentziak eta Vitoria-Gasteizko Udalak 2012an sinatutako hitzarmenean zehazten ziren. Hitzarmenaren helburua 2013-2021 urteen bitartean Zadorra eta Gasteizko hegoaldeko ibaietan lehengoratze lanak abian jartzea izan zen, Gasteizko hirigunean uholdeen eraginak murrizteko asmoz. “

Proiektuaren kostua 378.356,41 eurokoa da, BEZ barne; eta gauzatze epea 4 hilabetekoa, beraz, 2016ko otsailerako prest egotea aurreikusten da, meteorologiak eta Zadorra ibaiaren emariak ahalbidetzen badu.

“Obraren xedea da: ura zubi zaharraren aldeetatik igarotzen uztea, eta horrela Zadorra ibaia igotzekotan zubi zaharrak gaur egun eragiten duen uraren mailaren igoera ekidin. Horretarako, lehenengo, egitura zentralaren estribuak indartuko dira, eusten dion murru batekin. Ondoren, egitura ondoko murrua amaitutakoan alboetako lubetak kenduko dira, egun egitura estali eta murruari eusten diotenak, Uraren jarioa oztopatuz” azaldu du Ansolak. 

Zubiaren egitura finkatuta dagoenean, ornamentu gisa geratuko da eta oraingo zoladura lur begetala eta landarediarekin ordezkatuko da.

Abetxukoko zubia, Zadorra ibaiaren beste zubiekin batera, Monumentu Multzoko kategoriarekin, Kultura Ondasun Kalifikatu Aitorpenaren izapidearen barne dago, 2015ko urriaren 20an argitaratua.

Iruzkin bat
  • @v_en_c
    2015-12-15

    Comentario de Twitter:
    URA mejora la capacidad hidráulica del Zadorra en el puente antiguo de Abetxuko, Vitoria-Gasteiz https://t.co/6FgFHUnSkr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)