Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Ana Oregi: «Parisen gehiago lor zitekeen, baina planeta osoan klima-aldaketara egokitzeko eta klima-aldaketa moteltzeko sentsibilitatea sortu da»

2015-12-15

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik hau adierazi du: «Gehiago lor bazitekeen ere, klimari buruz Parisen lortutako Akordioa konpromiso positibo bat da eta, ingurumenari dagokionez, gizartea eta gardentasuna kudeatzeko beste modu bat ekarriko bat du; izan ere, akordioak sentsibilitate berezi bat sortu du planeta osoan klima-aldaketara egokitzeko eta klima-aldaketa moteltzeko.»

 

Klimari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Esparruaren Aldeen Konferentzia –COP21– Parisen egin da eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza ere izan da, Lehendakaria eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua konferentzian izan baitira. Biek parte hartu dute Le Bourgeteko eztabaida-foroetan eta herrialdeen, eskualdeen, hirien eta erakunde sozialen lantaldeetan Pariseko Udalean, baita hainbat eskualdetako eta bestelako administrazioetako presidenteekin izan dituzten goi-mailako topaketetan ere.

 

«Lan honek nabarmendu egin ditu azpiestatuetako administrazioetan klima-aldaketa gutxitzeko eta horretara egokitzeko garatzen ari garen ekimenen konpromisoa eta ekimen horien ondorio positiboa, askotan estatuen ekimenen aurretik baitaude», adierazi du Ana Oregik.

 

Nazio Batuek sustatutako akordioa munduko isurien % 95 eragiten dituzten 195 estatuk sinatu dute, eta ingurumena babesteko aurrerapauso bat da, planetaren suntsitzea saihesteko munduko herritarren nahia islatzen baitu. Estatuek, herrialdeek, eskualdeek eta hiriek onartu dute beharrezkoa dela munduko tenperatura 2 ºC baino gehiago igo dadila saihestea, ahal izanez gero 1,5 ºC baino gutxiago, mende honen amaierarako.

 

Ana Oregiren arabera, «Eusko Jaurlaritzak eta nazioarteko hainbat erakundek –The Climate Group, nrg4sd, Iclei, COM eta EncoreAcuerdo– adierazi duten bezala, Parisko akordioaren helburuak anbizio handiagokoak izan zitezkeen. Hala ere, konpromiso serioa eta onuragarria da, eta, ingurumenari dagokionez, gizartea eta gardentasuna kudeatzeko beste modu bat ekarriko du. Planeta osoan sentsibilitate berezi bat sortu da.»

 

Sailburuaren arabera, «estatuek bost urtez behin isuri-bolumena jakinarazteko betebeharra akordioaren alderdi garrantzitsuenetako bat dela, «zero isuriko» helburua lortzeko erabilgarria izango baita, etengabe desbideratzeak zuzentzen eta doitzen laguntzen baitu. Euskadik duela zenbait urtetik hasi zuen neurketa klima-aldaketari aurre egiteko estrategiaren bidez, eta kontrolen egutegia Parisko akordioaren datetara egokituko du. Parisko akordioaren helburuek estatuen konpromiso zintzoa behar dute».

 

«Parisko akordioa Planetaren aro berri baten hasiera da. Estatuek, herrialdeek eta eskualdeek boluntarioki bete behar dituzte ezarritako isuri-murrizketak.  Horretarako, beren ekonomiako eta ohituretako alderdi asko aldatu beharko dituzte», adierazi du Ana Oregik.

 

Oregi sailburuak hau nabarmendu du: «Eusko Jaurlaritzak konpromisoa Parisko COP21en ildotik berritu du, energia-iturri garbiagoak lortzeko, berotegi-efektuko gasen isurpenak gutxitzeko, erantzukidetasunaren printzipiotik klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko, garraio jasangarria sustatzeko eta berrikuntza, garapen jasangarria eta lehiakortasuna dinamizatuko dituen karbono gutxiko ekonomia bultzatzeko».

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuak adierazi du «Eusko Jaurlaritzak herrialdeen, eskualdeen eta hirien arteko lankidetza eta kooperazioa gehituko dituela Parisko akordioa sinatuz lortutako emaitzetan oinarrituta». 

 

Oregik zorionak eman nahi dizkie «Nazio Batuei, Frantziako Gobernuari eta Klimari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Esparruaren Aldeen Konferentzia –COP21– gauzatzeko parte hartu duten pertsona guztiei lortutako akordioak isuri gutxiko eta klima-aldaketaren ondorioetara egokitutako gizartea izateko bidea ireki baitu».

9 iruzkin
  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2015-12-18

    Sr Gutiérrez: claro que va a costar unificar criterios y objetivos,son 195 estados y cientyos de paises y regiones, pero siempre es interesante y positivo que se arranque desde un mismo punto de partidahacie ese objetivo de un Planeta sostenible y respetuoso con su medio ambiente. Gracias por su interés y participación en Irekia.

  • Argazkia SN Robot
    @djjacomenorato
    2015-12-17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ana Oregi: “Se ha creado una sensibilidad en todo el planeta para la adaptación y mitigación del cambio climático” ➡ https://t.…

  • Argazkia SN Robot
    @OrrantiaTar
    2015-12-16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Oregi: “En Paris se podía haber conseguido más pero se ha creado una sensibilidad en... https://t.co/CPve7fjMZN

  • Argazkia SN Robot
    @DJacomeNorato
    2015-12-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Ana Oregi: “Se ha creado una sensibilidad en todo el planeta para la adaptación y mitigación del cambio climático” ➡ https://t

  • Argazkia SN Robot
    @djjacomenorato
    2015-12-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Ana Oregi: “Se ha creado una sensibilidad en todo el planeta para la adaptación y mitigación del cambio climático” ➡ https://t

  • Argazkia SN Robot
    @coopera_euskadi
    2015-12-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Ana Oregi: “Se ha creado una sensibilidad en todo el planeta para la adaptación y mitigación del cambio climático” ➡ https://t

  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2015-12-15

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi: “Se ha creado una sensibilidad en todo el planeta para la adaptación y mitigación del cambio climático” ➡ https://t.co/EultoETXbm

  • Argazkia SN Robot
    @PNV_Indautxu
    2015-12-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Ana Oregi: “Se ha creado una sensibilidad en todo el planeta para la adaptación y mitigación del cambio climático” ➡ https://t

  • Argazkia Cristián Gutiérrez Gutiérrez
    2015-12-15

    Sin duda es una paso positivo, no obstante, quedamos a la espera que dichos países cumplan sus compromisos pues ya tuvimos amargas experiencias con los acuerdos de Kioto. Pensar en una nueva matriz eje de energía, menos contaminantes, es una apuesta a seguir.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)