Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak «Genero-ikuspegia Euskal Herriko Polizian» izeneko jardunaldia inauguratu du

2015.eko abenduak 16

Gaur, Bilbon, Emakundek sustatutako Berdintasunerako XII. Foroaren barruan

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak «Genero-ikuspegia Euskal Herriko Polizian» jardunaldia inauguratu du gaur goizean, Bilbon, emakumeek poliziaren esparruan duten presentziari lotutako gai guztien inguruko azterketa sustatzeko eta, hala, Ertzaintzaren baitan genero-ikuspegia garatzeko.

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eman dio hasiera jardunaldiari; asmoa da elkargune bat izan dadila, eredu polizial desberdinen inguruan berdintasunetik hausnartzeko eta Europako polizien berdintasun-politikak, emakumeek Ertzaintzan duten egoera eta Euskadiko Poliziaren Legearen aldaketak aztertzeko, bereziki nabarmenduz zer abantaila dakarkien emakumeen presentzia indartzeak polizia-erakundeei berei eta gizarteari oro har.

Topaketa gaur goizean izan da, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan (Kale Nagusia, 85), goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara bitartean. Sailburuak jardunaldia inauguratu ostean, Arantza Montero Ertzaintzako Ofizialak eta Teresa Gil Madrilgo Polizia Munizipaleko ikuskatzaileordeak, Emakume Polizien Europako Sareari atxikitakoak biak, beren hitzaldiei hasiera eman diete. Zehazki, berdintasun-politikek Europako polizietan eragindako esperientzia eta errealitateei buruzko mintzaldi bana eskaini dute.

Ondoren, Irene Yabenek eta Iñaki Viñuelak, Ertzaintzan berdintasun-politikak sustatzeko mahaiko kideak bi-biak, azaldu dute zer egoera duten emakumeek gaur egun Euskadiko Polizian.

Jarraian, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria, Eugenio Artetxe, Polizia Legearen aldaketei buruz mintzatu da, bai eta horrek dakartzan etorkizun-aukeren inguruan ere. Jardunaldia amaitzeko, mahai inguru bat antolatu dute, non erakunde polizialetan emakumeen presentzia sustatzeari buruz eta horrek erakundeoi eta gizarteari dakarzkien abantailei buruz jardun baitute. Mahai-inguruan, Eugenio Artetxerekin batera, honako hauek arituko dira: María Silvestre, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, eta Juana Balmaseda, genero-gaietan ikasitako abokatua eta Legelarien Euskal Kontseiluko ordezkaria. Moderatzaile-lanetan, berriz, Saileko Berdintasun Teknikari Josune Ortiz aritu da.

Jardunaldiari Iñaki Gurtubaik, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak, eman dio amaiera.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AlmudenaOtaola
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: La Consejera de Seguridad inaugura la jornada “Perspectiva de género en la Policía del País Vasco”... https://t.co/ze7ClOr2MQ

  • @rgartzia
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Seguridad inaugura la jornada “Perspectiva de género en la Policía del País Vasco”... https://t.co/ze7ClOr2MQ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)