
Valderejo-Sobroneko Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) eta Valderejo-Arcenako mendilerroa hegaztientzaren izendapenari alegazioak egiteko fasea amaituta
Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 22.2 artikuluarekin bat etorriz (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori), entzunaldia eskaini zitzaien ingurumena babestea helburu duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei eta administrazioei.
Horrez gain, jendaurreko informazio aldi bat ireki zen espazio horren izendapenari buruz, eta, horrekin batera, honako hauen inguruan: lekuaren eta bere mugaketaren kartografia, izendapena arrazoitzen duten Batasunaren intereseko habitat motak eta animalia- eta landare-espezieak, horien kontserbazio-egoerari buruzko balorazio bat, lekuaren kontserbazio-helburuak eta arauak, eta jarraipen-programa bat. Eta proposamen bat egin zen Irekian, interesdun guztiek aukera izan zezaten egoki iruditzen zitzaizkien ekarpenak egiteko.
Jasotako alegazioak aztertu ondoren, aldatu egin da agiria, azken onespena eman dakion.
-
2015-12-14
Comentario de Twitter:
Concluyó la fase de alegaciones a la designación de ZEC de Valderejo-Sobrón y ZEPA de Valderejo-Sierra de Árcena. https://t.co/5IhREHjRsk