Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 21:45etik 22:10era, Athletic Club eta R.B.Linense partidua dela eta

2015.eko abenduak 14

Datorren asteazkenean, abenduaren 16an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – R.B.Linense partidua dela eta. Mozketa partziala, 21:45etik 22:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Kopako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Euskotrenek tren eta tranbia zerbitzua indartuko du, Athletic Club – R.B.Linense partidua ikustera doazenen garraio beharrei hobeto erantzun ahal izateko.

TRENA
Partidu aurretik zerbitzua, Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Txorierrin zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da.

Partiduaren ostean, luzapenik ez baldin badago, zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da. Luzapena egotekotan,  zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean

•    Lutxanatik Lezamara 23:20an

TRANBIA
Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren bi zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 19:01ean eta 19:41ean

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 21:45etik 22:10era bitartean, utxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua eta Atxurirantz zerbitzu bereziak martxan jarriko dira.

Luzapena egotekotan mozketa partziala partidua bukatzerakoan burutuko da. Zerbitzua berrezartzen denean, zerbitzu bereziak eskainiko dira bi noranzkoetan.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik ohiko tranbiak irteten dira zerbitzu gehigarri bereziekin
Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau