Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko instituzioek 446 milioi inbertituko dituzte I+G+B jardueretan 2016an

2015.eko abenduak 15

Datorren urtean, Euskadiko erakunde guztiek 446 milioi euro inbertituko dituzte guztira Zientzia eta Teknologiaren Euskal kontseiluan, 2015ean baino % 5 gehiago. Gaur arratsaldean Lehendakaritzan egin duten bileran, lehendakariak zuzendu duenean, «RIS3 Euskadi» Espezializazio Adimentsuko Euskadiko Estrategiaren lehen urtean gauzatutako jardueren balantzea egin dute. Gainera, joan den abenduan onartu zuten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) aurrerabide orokorra aztertu dute.

Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako, Euskadiko hiru unibertsitateetako eta berrikuntzaren arloko erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariek osatutako batzordea zuzendu du lehendakariak. I+G+B estrategia bultzatzeko, Euskadiko erakundeek 446 milioi euro inbertituko dituzte 2016an, aurreko urtean baino 20 milioi gehiago. Eusko Jaurlaritzak 385 milioi euro eta Foru Aldundiek 61 milioi euro inbertituko dituzte berrikuntzako eta ikerketako jardueretan.

Euskadiko administrazioek ekarritako zenbatekoei Estatuko Administrazio Orokorraren programei dagozkien 80 milioi euro batu behar zaizkie. Guztira, Euskadik 526 milioi euro inbertituko ditu I+G+Bn 2016an, Zientzia eta Teknologia Planean aurreikusitakoa baino 20 milioi euro gehiago. Batzordeko kideen arabera, zifra horrek argi eta garbi erakusten du ikerketa Euskadiko industriaren garapenaren eta lehiakortasunaren eragile bihurtzeko apustu garbia.

2015eko balantzea eta etorkizuneko plangintza

Hurrengo urterako inbertsioa erabakitzeaz gain, «RIS3 Euskadi» Espezializazio Adimentsuko Euskadiko Estrategiaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren aurrerabide orokorra aztertu dituzte. Lehen urtean Euskadiren hiru lehentasun estrategikoak (fabrikazio aurreratua, energia eta osasunaren biozientziak) 2020rako ezartzeko helburu guztiak bete dituzte. Hiru lehentasun horiez gain, lau «aukera-eremu» ere bultzatu dituzte:

  • elikadura
  • ingurumen-ekosistemak
  • hiri-habitata
  • kultura- eta sormen-industriak

2015ean arlo horiek landu ahal izateko, «berrikuntzaren helizearen» hiru aldeak (Euskadiko administrazioak, enpresak eta klusterrak eta eragile zientifiko-teknologikoak) eratzen duten ordezkariek osatutako zazpi pilotaje-talde abiarazi dituzte 2015ean. Zazpi pilotaje-talde horiek hiru arlotan lanean hasi dira:

- Euskadiren etorkizun hurbilerako alor eta teknologia estrategikoak hautatzea.

- Egun abian dauden proiektu garrantzitsuenak identifikatzea.

- Zehaztutako hiru arlotako bakoitzean Euskadiko agente guztien arteko lankidetza estrategia garatzeko lantalde bereziak abiaraztea.

Helburu nagusia ikerketa-proiektuen bikaintasuna handitzea eta, finkatutako RIS3ren lehentasunei dagokienez, Euskadi Europan erreferentzia izatea da.

Gainera, dibulgazioko asmoekin, Euskadiko zientziaren sistemako pertsona garrantzitsuenak identifikatzen ari dira, bikaintasunari, nazioarteko ospeari eta beren jakintzagaietan Europan lortu dituzten errekonozimenduei dagokienez.

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AnuskaSerna
    2015.eko abenduak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @ELKARGI_SGR: Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 https://t.co/c9JSsjuALu vía @Irekia

  • @ELKARGI_SGR
    2015.eko abenduak 27

    Comentario de Twitter:
    Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 https://t.co/c9JSsjuALu vía @Irekia

  • @gananzia
    2015.eko abenduak 26

    Comentario de Twitter:
    Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 https://t.co/4gJEQEuwWi

  • @nere_ark
    2015.eko abenduak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/bsgwkYpCEY

  • @ELKARGI_SGR
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/bsgwkYpCEY

  • @PetraZabalgana
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    Basque institutions to invest EUR 446 million in R&D&i activities in 2016: The Basque Science and Technology C... https://t.co/fi51Efw5Fs

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/bsgwkYpCEY

  • @AgoraAraba
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 https://t.co/j4i1dWFhIf Vía @irekia

  • @DonostiakoOsp
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/bsgwkYpCEY

  • @djjacomenorato
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/wM9LKnBdET

  • @HETELFP
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/uaIOemGZ48

  • @EmpreSEA
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/bsgwkYpCEY

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/wM9LKnBdET

  • @avalle_
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016. https://t.co/IHaSu4Sr1n

  • @grupospri
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/wM9LKnBdET

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    [I+D+i] Las instituciones vascas invertirán 446 millones en actividades de I+D+I en 2016 ➡ https://t.co/wM9LKnBdET

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)