Euskadiko Energia Estrategia 2020 egitasmoa berrikusi eta administrazioarentzako Energia Jasangarritasuneko Lege berri bat onartuko duela iragarri du Eusko Jaurlaritzak
- Eusko Jaurlaritzak oso positibotzak jo du Parisen egindako Klima Aldaketaren Gailurrean lortutako akordio historikoa
Eusko Jaurlaritza Euskadiko Energia Estrategia 2020 (3E2020) plangintza berrikusi eta eguneratzeko lanetan murgilduta dago, erreferentziatzat 2025. urtea hartuta. Egitasmoa behin betiko onartu aurretik, aste honetan bertan irekiko dute jendaurreko informazio fasea. Agiri berriak hurrengo hamarkadan garapen energetiko jasangarria lortzeko helburu zehatzak finkatzen ditu, eta ingurumen ebaluazioko ikerketa estrategikoak ere aurreikusten ditu, derrigorrezkoak izango ez diren arren.
Horrela azaldu du gaur Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Gobernu-Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. Gainera, gaur goizean ere, sailburua Energia Jasangarritasunaren Sailarteko Batzordearen (EJSB) eraketaren buru izan da. Batzordearen zeregina 178/2015 Dekretua aplikatzea izango da, euskal sektore publikoa energia eraginkortasun, aurrezpen eta jasangarritasun neurrien aplikazioan eredu bihurtzeko.
Bestalde, azaldu du, Eusko Jaurlaritzak Energia Eraginkortasuneko Lege berria idazteko prozesua abiarazi duela. Energia Eraginkortasuneko Lege berria erakunde publiko guztiek aplikatu beharko dute. Aurki abiaraziko dute jendaurreko informazioko fasea eta gainontzeko erakundeekin iritziak partekatzekoa, lege proiektua 2016ko uda baino lehenago onartu ahal izateko.
PARISEKO KLIMA GAILURRAREN BALORAZIOA
Eusko Jaurlaritzak, gainera, oso positibotzat jo du Parisen eginiko Klima Aldaketaren Gailurrean lortutako akordio historikoa. Euskadik parte-hartze benetan garrantzitsua izan du COP21 delakoan. Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren ustez, "gehiago lor bazitekeen ere, klimari buruz Parisen lortutako Akordioa konpromiso positibo bat da eta, ingurumenari dagokionez, gizartea eta gardentasuna kudeatzeko beste modu bat ekarriko bat du; izan ere, akordioak sentsibilitate berezi bat sortu du planeta osoan klima-aldaketara egokitzeko eta klima-aldaketa moteltzeko".
Guztira hainbat alkatek eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak parte hartu zuten abenduaren 4ko laneko bileretan. Horietan artean, Bilboko, Gasteizko eta Donostiako alkateak izan ziren bertan, eta haiek arduratu ziren Euskadiko udalerri guztien eta EUDELen ingurumenarekiko, jasangarritasunarekiko eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekiko konpromisoa Parisera eramateaz. Horretaz gain, lehendakaria han izan zen abenduaren 7an eta 8an, Oregi sailburuarekin batera. The Climate Group taldearen Europako presidente gisa joan zen. Adierazitako taldeak 325 milioi pertsona eta munduko ekonomiaren zortzirena ordezkatzen duten 44 gobernu biltzen ditu.
«Lan honek nabarmendu egin ditu azpiestatuetako administrazioetan klima-aldaketa gutxitzeko eta horretara egokitzeko garatzen ari garen ekimenen konpromisoa eta ekimen horien ondorio positiboa, askotan estatuen ekimenen aurretik baitaude», adierazi du Oregik.
RAJOYREN ETA SANCHEZEN ARTEKO EZTABAIDA
Kazetarien galderei erantzunez, Erkorekak bart telebistan eman zuten Mariano Rajoyren eta Pedro Sánchezen arteko eztabaidaz aritu da. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eztabaida zalantzan jarri du bi alderdiren artekoa soilik izan zelako. «Pluraltasuna eta gardentasuna galdu du», esan du.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015/12/15)
-
2015-12-17
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [3] Otros asuntos ➡ Cumbre Cambio Climático de París, #DebateCaraACara Rajoy-Sánchez ➡ https://t.co/YVmP8zKJou -
2015-12-15
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: [2] Acuerdo destacado➡ Estrategia Energética 2020 y Ley de Sostenibilidad energética para la Administración➡ https://t.co/3hoc… -
2015-12-15
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: [3] Otros asuntos ➡ Cumbre Cambio Climático de París, #DebateCaraACara Rajoy-Sánchez ➡ https://t.co/X7Yx1q1VK9 -
2015-12-15
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: [3] Otros asuntos ➡ Cumbre Cambio Climático de París, #DebateCaraACara Rajoy-Sánchez ➡ https://t.co/X7Yx1q1VK9 -
2015-12-15
Comentario de Twitter:
El Ejecutivo vasco revisa la actual Estrategia Energética 2020 y anuncia una nueva Ley de Sostenibilidad energét... https://t.co/40gMS5I2oG -
2015-12-15
Comentario de Twitter:
[2] Acuerdo destacado➡ Estrategia Energética 2020 y Ley de Sostenibilidad energética para la Administración➡ https://t.co/3hocMtS3IL #3E2025 -
2015-12-15
Comentario de Twitter:
[3] Otros asuntos ➡ Cumbre Cambio Climático de París, #DebateCaraACara Rajoy-Sánchez ➡ https://t.co/X7Yx1q1VK9 -
2015-12-15
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: [3] Otros asuntos ➡ Cumbre Cambio Climático de París, #DebateCaraACara Rajoy-Sánchez ➡ https://t.co/X7Yx1q1VK9 -
2015-12-15
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: [2] Acuerdo destacado➡ Estrategia Energética 2020 y Ley de Sostenibilidad energética para la Administración➡ https://t.co/3hoc…