
Segurtasuneko sailburuak «Genero-ikuspegia Euskal Herriko Polizian» izeneko jardunaldia inauguratuko du
Topaketa abenduaren 16an egingo da, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan (Kale Nagusia, 85), goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara bitartean. Sailburuak jardunaldia inauguratu ostean, Arantza Montero Ertzaintzako Ofizialak eta Teresa Gil Madrilgo Polizia Munizipaleko ikuskatzaileordeak, Emakume Polizien Europako Sareari atxikitakoak biak, beren hitzaldiei hasiera emango diete. Zehazki, berdintasun-politikek Europako polizietan eragindako esperientzia eta errealitateei buruzko mintzaldi bana eskainiko dute.
Ondoren, Irene Yabenek eta Iñaki Viñuelak, Ertzaintzan berdintasun-politikak sustatzeko mahaiko kideak bi-biak, azalduko dute zer egoera duten emakumeek gaur egun Euskadiko Polizian.
Jarraian, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria, Eugenio Artetxe, Polizia Legearen aldaketei buruz mintzatuko da, bai eta horrek dakartzan etorkizun-aukeren inguruan ere. Jardunaldia amaitzeko, mahai inguru bat antolatu dute, non erakunde polizialetan emakumeen presentzia sustatzeari buruz eta horrek erakundeoi eta gizarteari dakarzkien abantailei buruz jardungo baitute. Mahai-inguruan, Eugenio Artetxerekin batera, honako hauek arituko dira: María Silvestre, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, eta Juana Balmaseda, genero-gaietan ikasitako abokatua eta Legelarien Euskal Kontseiluko ordezkaria. Moderatzaile-lanetan, berriz, Saileko Berdintasun Teknikari Josune Ortiz arituko da.
Jardunaldiari Iñaki Gurtubaik, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak, emango dio amaiera.
-
2015-12-14
Comentario de Twitter:
RT @rgartzia: Segurtasuneko sailburuak «Genero-ikuspegia Euskal Herriko Polizian» izeneko jardunaldia inauguratuko du... https://t.co/rqLrx… -
2015-12-14
Comentario de Twitter:
#IGUALDAD Beltrán de Heredia inaugurará el miércoles la jornada “Perspectiva de género en la Policía del País Vasco"➡https://t.co/fwbMk2WtAv

