Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Irailaren 1etik aurrera, tokian tokiko Udaltzaingoak IAT-ITV azterketa egin ez duten ziklomotorrak detektatzeko kanpaina hasiko du

2010.eko abuztuak 31

 Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eta tokian tokiko Udaltzaingoak IAT-ITV azterketa gainditzeko betebeharra betetzen ez duten ziklomotor eta motozikletak (% 74 inguru) kontrolatzeko sistema bat finkatu dute.

2009ko datuen arabera, ziklomotor eta motozikleten % 33k ez du gainditzen nahitaezko lehen azterketa.

Irailaren 1etik aurrera, kontrol zorrotzak egingo dituzte azterketa egin behar bai baina egin ez duten ziklomotor edo motozikletak detektatu eta gidariak zigortzeko.

Ziklomotorrekin loturiko istripuetan izaten diren biktimak 15etik 17ra urte bitartekoak dira. Arrazoi horiengatik ospitaleratzen direnen % 70ak bizi osorako tratamendua behar izaten du, edo bestela, denbora oso luzerakoa.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak lankidetzako sistema eraginkor bat finkatu du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzarekin eta Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritzarekin aldizkako azterketa egin behar duten eta egin ez duten ziklomotorrak detektatzeko.

Hona hemen hainbat datu:

-Ziklomotorrek ibilgailuen % 6 osatzen dute, baina trafiko-istripuen % 18an egoten dira inplikatuta.

-Ziklomotorren istripuetako biktimek 15-17 urte izaten dituzte.

-Arrazoi horiengatik ospitaleratzen direnen % 70ak bizi osorako tratamendua behar izaten du, edo bestela, denbora oso luzerakoa.

2008. urteaz geroztik, ziklomotorrek Nahitaezko Azterketa Teknikoa egin behar dute Euskadin. Matrikulaziotik kontatzen hasi eta hiru urteren buruan, azterketa teknikoa gainditu behar izaten dute baimendutako IATko edozein instalaziotan. Lehen kontrol hori egin ostean, ibilgailuak bi urtean behin gainditu beharko du azterketa.

2009. urtean egindako azterketetako datuei erreparatuta, lehen azterketa egiten duten ziklomotorren % 33k baino gehiagok ez du gainditzen. Baina berriz ere azterketa egitera joaten direnean soilik % 5ak ez ditu konpondu akatsak. Azterketa ez gainditzearen arrazoi nagusiak hauek izaten dira: abiaduraren gehieneko muga gainditzea (% 41), eta argi eta seinaleak (% 31).

Ziklomotorren IATen datuak 2009an

Lehenengo azterketa - 3 urteko ziklomotorrak -                      4.902

                                                    Ez onartuak -                      1.638 (% 33,41)

Bigarren aldizkako azterketa -                                     1.481

                                                    Ez onartuak -                      75 (% 5,06)

Lehenengo azterketan ez onartzearen arrazoiak:

            - abiaduraren gehieneko muga gainditzea          % 41

            - argiak eta seinaleak                          31%

            - kutsagarriak botatzea                                                 % 10

            - ardatzak, gurpilak, pneumatikoak eta direkzioa       % 7

            - ibilgailuaren identifikazioa                                % 5

Datu horiek ikusita eta, hain justu, motorretan egin ohi den manipulazioarengatik, ibilgailu horiek Nahitaezko Azterketa Teknikoaren barruan sartzea erabaki dute erakundeek; izan ere, manipulazio horren ondorioz kutsadura akustiko handia eragiten dute eta baimendutako abiadura gainditzen dute, orduko 80 kilometroko abiaduratik gora ere iristen direla.

Eusko Jaurlaritzak ziklomotorren gidariak kontzientziatu nahi ditu Azterketa Teknikoa egiteko betebeharrari dagokionez. Azterketa hori errazago egitearren, udalerri handienetan estazio mugikorrak jarri dituzte.

Euskadiko hainbat udalerritan kokatutako estazio mugikorren datuak

ITE LINK (Telefono-zenbakia: 94 478 12 14)

Herria: PORTUGALETE

Lekua: Polizia-etxearen garajea

Egunak: abuztuaren 30a (eskaeraren arabera egun gehiago izan daitezke)

TUV RHEINLAND

Herria: DONOSTIA - SAN SEBASTIAN

Lekua: Udal Ibilgailuen Parkinga

Egunak: uztailaren 29tik abuztuaren 29ra

Egunean batez beste 13 azterketa egin dira

Donostiako kanpaina amaitutakoan, beste herri batzuetan programatzen hasiko da.

APPLUS

Herria: GUARDIA (Telefono-zenbakia: 945290510)

Lekua: baskula

Egunak: irailaren 27tik urriaren 1era

Herria: EIBAR (Telefono-zenbakia: 943760490)

Lekua: Zezen Plazako biltegia

Egunak: irailaren 6tik 10era

Herria: GETXO (Telefono-zenbakia: 944522020)

Lekua: Udaltzaingoaren aparkalekua

Egunak: irailaren 20tik 24ra

Herria: GASTEIZ

Lekua: IAT-ITV Jundiz

Egunak: etengabe, aurrez hitzordua eskatu behar da, beste edozein ibilgailurekin bezala.

Irailetik aurrera, kontrol zorrotzak jarriko dituzte eta azterketa egin behar bai baina egin ez duten ziklomotorren gidariak zigortu egingo dituzte. IAT azterketa egiteko betebeharra bete ez duten ibilgailuei edo azterketa egin bai baina bide-segurtasunari larri eragiten dioten baldintza teknikoak betetzen ez dituztenei 200 eurotik 500 eurora bitarteko isunak jarriko zaizkie.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 31

Iruzkin bat
  • @asesoresbas
    2010.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    A partir de hoy las Policías Locales inician una campaña para detectar los ciclomotores que no han pasado la ITV: http://ow.ly/2xLZR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan