Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak neurozientziaren esparruan Europako puntakoenen artean dagoen BCBL zentroaren instalazioak bisitatu ditu

2015.eko abenduak 14
  • Lehendakariak I+G+Bn inbertitzeko konpromisoa berretsi du, Euskadiren etorkizun ekonomikoa eta lehiakortasuna «sendotzen» dituelako
  • Donostiako zentroak orain gutxi eskuratu du Severo Ochoa egiaztapena, bikaintasun-zentroei ematen zaiena, eta Human Brain Project garun-azterketako Europako makroproiektuan sartu da

Iñigo Urkullu lehendakariak BCBL kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzeko nazioarteko ikerketa-zentroaren instalazioak bisitatu ditu Donostian. Ekitaldi horretan izan dira, halaber, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarte, hala nola Osasuneko sailburu Jon Darpón. Lehendakariak I+G+Bn inbertitzeko konpromisoa berretsi du, Euskadiren etorkizun ekonomikoa eta lehiakortasuna «sendotzen» dituelako.

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) Europako puntako zentroetako bat da neurozientziaren esparruan. Bi sari jaso berri ditu egindako lanarengatik: batetik, bikaintasunaren Severo Ochoa egiaztapena, Espainiako gobernuak ematen dituenen artean gorena, ikerketa-zentro onenek baino jasotzen ez dutena; eta bestetik, Human Brain Project garuna ikertzeari buruzko Europako makroproiektuarekin bat egin du Donostiako zentroak, 2016an abiaraziko den ikerketa-ildo batean parte hartzeko. 

Abian jarri zenetik, BCBLk hiru arlo aztertu ditu nagusiki: hizkuntza, irakurketa eta garapenaren nahasmenduak; eleaniztasuna eta bigarren hizkuntzen ikaskuntza; eta garuneko kalteak, neuroendekapena eta zahartze osasungarria. Seigarren urteurrena ospatzen ari den zentroak ospe handia du munduan. Izan ere, Severo Ochoa egiaztapena jasotzeko izangaiak balioetsi zituen nazioarteko adituen taldearen iritziz, BCBL Europako bost ikerketa-zentro nagusietako bat da neurozientziaren esparruan.

Ekitaldian, lehendakariak berretsi du Eusko Jaurlaritzak apustu egin duela bikaintasun-ikerkuntzaren, berrikuntzaren eta emaitza-transferentziaren alde, eta azaldu BCBL horren isla dela; 2009-2014 aldian, 18,8 milioi euro inbertitu, eta 21 milioiko balioa duten lehia-funtsak eskuratu dira (1,1, euro inbertitutako euro bakoitzeko). Urkulluk adierazi du Euskadik I+G+Bn eginiko inbertsioa areagotuko duela, aurrekontuak betiere zuhurtziaz eta arduraz aplikatuz, inbertsioak jasangarriak izan daitezen. Hori horrela, gogorarazi du Euskadik BPGren % 15eko zorpetze-maila duela, Europak ezarritako gehieneko muga % 60 dela, eta Espainia dagoeneko % 99ko zorpetzera iritsi dela.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PetraZabalgana
    2015.eko abenduak 15

    Comentario de Twitter:
    The Lehendakari visits the BCBL centre’s premises, a benchmark in the field of neuroscience in Europe: The Leh... https://t.co/FU4Nsyb5mt

  • @OrrantiaTar
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari visita las instalaciones del centro BCBL, referente en el ámbito de la... https://t.co/jL5cWmQG4k

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [I+D+i] El lehendakari visita las instalaciones del centro BCBL, referente en el ámbito de la neurociencia en Europa➡https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 14

    Comentario de Twitter:
    [I+D+i] El lehendakari visita las instalaciones del centro BCBL, referente en el ámbito de la neurociencia en Europa➡https://t.co/4eoMJgGlwe

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)