Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak enpresako mediku lanpostu bat eskaintzen du

2015.eko abenduak 13

Erandioko instalazioetan lan egiteko

Segurtasun Sailak enpresako mediku lanpostu bat betetzeko lan-eskaintza bat argitaratu hainbat hedabide idatzitan. Lanpostua Erandion da (Bizkaia); zehaztugabeko iraupena du, bitarteko lan-kontratudun gisa, plaza hutsa betetzen den arte.

Iragarkietan zehaztutakoaren arabera, hauek dira lanposturako eskakizunak: Medizina eta Kirurgiako lizentziaduna izatea, laneko medikuntzako mediku espezialista, eta HE4 eta/edo HE3 hizkuntza-eskakizuna. Aintzat hartuko da, orobat, laneko medikuntzaren arloan eskarmenturik den. Kontratuaren iraupena zehaztugabea da; plaza hutsa bete bitarteko lan-kontratu bat da.

Interesdunek bi aukera dituzte informazioa jasotzeko: Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren Pertsonal Arlora jo dezakete –Larrauri, Mendotxebidea 18 (48950 – Erandiogoikoa, Bizkaia), edo 94 607 83 52 telefonoan galdetu.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Seguridad oferta una plaza de médico/a de empresa https://t.co/Jc7aliW30U

Komunikabideek behera kargatzeko