Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza GURIA atunontzia emateko ekitaldian izan da

2015.eko abenduak 12

Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka eta Ekonomiaren Garepen eta Lehiakortasuneko sailburu Aramtxa Tapia GURIA atunontzia emateko ekitaldian izan dira gaur goizean.

Tapia sailburuak ontziolen sektoreak lehia biziaren mehatxuen aurrean egoki erantzuten ari dela azpimarratu du nahiz eta eskaerak ez diren “zerutik erortzen”

Ontzi bakoitzaren atzean eguneroko lan handia izaten da

Ospakizunerako eta zoriontzeko eguna, gaurkoa.

Zamakona Ontziolak eraiki duen GURIA atunetarako izozkailu ontzia entregatuko da jakinda, Zamakona ontziola eta NICRA 7 armadorea pozik agertu direla egin den lanaren kalitatearen emaitzarekin.

GURIA: diseinu berritzailea duen ontzia da, teknologia aurreratuenekin eta armadoreak eskatutakoaren neurrira eginikoa: motorraren indarra eta izozkailuaren aukerengatik, besteak beste.

Neurrira egiten den ontzi bakoitza ERRONKA berria izaten da eta aurreikuspenak bete egin dira.

Beraz, zorionak ondo eginiko lanagatik.

Ontzi bakoitzaren atzean lan astuna eta konplikatua izaten da: produktuaren diseinuarekin hasita, finantzazio antolaketa, exekuzioa, funtzionamendu frogak…)

Ontziaren entrega egin eta hurrengo egunean, ontziolak egunerokoari erantzun behar dio eta prest izan behar ditu lan karga, operazio berriak, bezeroen eskaerak, teknologia berrien garapenak.. hori guztia merkatuaren zailtasunei erantzuteko prest egon behar du.

 

Ontziola hilabetetan edo urtetan aritu da ontzi honen prestaketan eta bihartik aurrera deskantsurako astirik ez du izango, ezin baitu eskaeren eta ekoizpenaren katea eten.

 

Sektorearen egoera: lehiakortasuna hobetzen ari da eta enpleguari eusten

Euskadiko ontziolen sektorea egoki erantzuten ari da dituen zailtasun nagusiei: nazioarteko lehia biziari eta finantzario sistema konplexuari, baina argi dago emaitzak ez direla “zerutik jeisten”

Esfortzu handia ari dira egiten eskaerak/enkarguak itxi ahal izateko; jarduera dibertsifikatzeko; teknologia berriak garatzeko eta ezartzeko, soluzio berriak eman ahal izateko… ontziolen lehiakortasuna hobetzeko eta soluzio bereziak eta esklusiboak eskaintzeko.

 

Hau dela eta, sektorean diharduten pertsonak zoriontzeko unea da, lan handiari esker jarduera mantentzea eta enplegua sortzea lortu dutelako.

 Zamakona ontziolak eman eta Nicra 7 S.L euskal enpresak jaso du azken belaunaldiko atunontzi hori. Guztira, 81,54 metro luze da; 4000 kw-ko Wartsila motor nagusi bat du eta 16 itsas-korapiloko abiadura har dezake. Atunontzi modernoa inondik inora, 1.708 m3-ko edukiera du sotoetan eta 28 kideko eskifaia hartzeko egokitu dute.

Atlantikoan operatuko du, konpainiaren beste hiru atunontziekin batera: Kurtzio, Matxikorta eta Albacora, hain zuzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)