Berriak
Eu

URAk Martuteneko Pilarreko oinezkoentzako pasabidea eraisteari ekin dio

2015.eko abenduak 10
  • Urumean, ur askoko sasoietan, ur hustuketa nabarmen oztopatzen zuen azpiegitura esanguratsuenetarikoa da, iragan egunetan eraitsitako Martuteneko zubiarekin batera
  • Martuteneko auzo donostiarra uholdeetatik babesteko lanon lehen fasearen barruan dauden lanak dira
  • Urumea arroan egindako beste hainbat ekimenen jarraipena da: Loiolan ETS zubiaren ordezkatzea, Añarbeko hondakin-uren kolektorearen ordezkatzea, edota Hernaniko Karabel zubiaren ordezkatzea

URA—Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailari atxikita—El Pilarreko pasabidea eraisten hasi da, duela aste batzuk Martuteneko zubia eraitsi eta ordezkatze-lanak abian jarri ondoren. Bi azpiegitura horiek orain arte ur handiko sasoietan ura husteko ahalmena nabarmen murriztu izan diote Urumeari. Horregatik, URAk biak ala biak ordezkatzeko lanotan dihardu; hartara, ur hustuketarako ahalmen handiagoko bi zubi berri eraikitzeko.

El Pilarreko oinezkoen pasabide zaharra ordezkatzen duen zubi berria ireki da jada oinezkoek erabiltzeko; eta Martuteneko zubia zaharra ordezkatuko duen zubi berria erabili ahal izango da 2016ko lehen seihilabetekoaren amaierarako.

Urumea Martuteneko tartean zabaltzeko eta bideratzeko lanokin batera, zubi horien bien eraisteak eta ordezkatzeak nabarmen handituko du segurtasuna Martuteneko auzoan segurtasuna, balizko neguko ur askoko sasoietan.

Lanok jarraipena ematen diote Urumea arroaren ur-goraldiei aurre egiteko beste lan batzuei, besteak beste: Loiolan ETS zubiaren ordezkatze lanak — Loiola eta Herrera artean, Topoaren desdoblamendu-lanak barne—, eta Añarbeko Uren hondakin-uren kolektorearen eraistea; edota Hernaniko Karabel zubiaren ordezkatzea.

Lan horiek guztiak xedea da saihestea azpiegitura zahar horiek uraren maila hasaraz dezaten, batik bat, ur askoko sasoietan; eta, horrela, erasan gehiago sortzea zailtzea Euskadin uholde arrisku handienetakoa duen Urumea arroan.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa jasotzen du. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)