Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehenengo Gobernu Kontseiluak kurtso politiko berriari hasiera eman dio

2010.eko abuztuak 31

Lehendakaria Miramar Jauregian izan den bileraren buru izan da

Politika aktiboen eskumena hilabete honetan lor daitekeela adierazi du Lehendakariak. Ezker abertzaleari "ETArekin lotzen duen zilbor-hestea mozteko" eskatu dio.

Eusko Jaurlaritzak enplegu politika aktiboen eskumena "negoziatzen" jarraitzen du eta beste alderdiek "kontra ez jokatzea" espero duela adierazi du gaur Patxi Lopez Lehendakariak.

Patxi Lopezek Donostian egin ditu adierazpenok, opor osteko lehenengo Gobernu Kontseilua amaitu eta gero, Miramar Jauregian. Enplegu politika aktiboen eskumena "gure esku" izateko lanean dihardutela azpimarratu eta "besteek ere gauza bera egitea eta kontra ez jokatzea" espero duela gaineratu du, EAJri erreferentzia eginez.

Bestalde, gutxi barru 2011ko aurrekontuak aurkeztuko dituztela iragarri du. "Zorrotzak" izango diren arren, "Euskadik behar dituen erreforma sakonen lehenengo harriak jarriko dituela" iritzi dio Lehendakariak.

Horren harira, aurten ere euskal erakundeetako aurrekontuak onartze aldera "iazko jarrera errepikatzea" espero du: "Guk behintzat mantendu egingo dugu ardura hori erakunde guztietan. Gainerakoek ere gauza bera egingo dutela espero dugu".

Indarkeria

Lehendakariak uste du "pixkanaka biolentoak inguratzen" ari direla eta "Euskadiko giroa garbitu" dela. Hala ere, azkenaldian "kale indarkeria berriz agertu" izanak "totalitarioen jardunak hor dirauela gogorarazten digu". Testuinguru horretan, ezker abertzaleari "ETArekin lotzen duen zilbor-hestea mozteko" eskatu dio.

ETAri dagokionez, "ia desagertuta" badago ere "min" egiteko gaitasuna duela ohartarazi du Lehendakariak. Kale indarkeria kasuak ETArekin lotu ditu, "ekintza gutxiko garaian berpiztu" ohi direlakoan.

Lehendakariaren esanetan, ezker abertzaleak, kale erasoen aurrean, "ez zaizkiola komeni" esatea edo "ezer ez esatea gauza bera dira". Hala eta guztiz ere, "indarkeriak behera" egin duela goraipatu du eta horrek turismoaren sektoreari mesede handiaegin diola, izan ere, EAEko BPGren % 5,3ra iritsi omen da.

Europako Kultur Hiriburua

Eusko Jaurlaritzak Donostiaren 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitza babestu du. Patxi Lopez Lehendakariak adierazi duenez, Donosita, kultur hiriburua izateko "aukera guztiak" ditu.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010-08-31)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-08-31n hartutako erabakiak

5 iruzkin
  • @izasjon
    2012.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Uhandrea: Las graves acusaciones de Mendia, 5 meses después caso archivado http://t.co/DUH167dM (min 25 a 29 y de 36 en adelante)

  • @izasjon
    2012.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Uhandrea: ".este gobierno no señala a nadie, faltaría más.." (Mendía, en febrero, después d señalar): http://t.co/DUH167dM (d 25' a 29' y d 36' a 42')

  • @SeveZubiri
    2012.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Uhandrea: ".este gobierno no señala a nadie, faltaría más.." (Mendía, en febrero, después d señalar): http://t.co/DUH167dM (d 25' a 29' y d 36' a 42')

  • @Uhandrea
    2012.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    ".este gobierno no señala a nadie, faltaría más.." (Mendía, en febrero, después d señalar): http://t.co/DUH167dM (d 25' a 29' y d 36' a 42')

  • @Uhandrea
    2012.eko uztailak 30

    Comentario de Twitter:
    Las graves acusaciones de Mendia, 5 meses después caso archivado http://t.co/DUH167dM (min 25 a 29 y de 36 en adelante)

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria