Berriak Osasuna
Eu

Kontsumobidek milioi euro inguru bideratuko du 2016an toki-erakundeei laguntzak emateko, kontsumitzaileen eskubideak eta interesak defendatzeko. (2015-12-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 09

LABURPENA

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak, 958.570 euro bideratuko ditu 2016an toki-erakundeei eta haiek sustatzen dituzten entitateei laguntza ekonomikoak emateko, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defenda daitezen sustatzeko.

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du laguntza ekonomiko hauek emateko programa eta deialdia garatzen dituen erabakia, eta Kontsumobideren helburu jakin bati erantzunez: udal kontsumo-bulegoei laguntza ekonomikoetarako mekanismoak ematen jarraitzea, kontsumo-politikak indartzeko eta kontsumitzaileak defendatzeko zein babesteko jarduerak egiten dituzten entitateen lana bateratzeko.

Hala, 2016rako deialdiak hiru gastu motatarako diru-laguntzak aurreikusten ditu: informazio- eta trebakuntza-ekintzak funtzionaraztea eta egitea, ikuskaritza-lanak, eta instalazio eta ekipamenduak.
Zehazki,
laguntza ekonomikoaren guztizkotik 859.171 euro kontsumitzaileak zein erabiltzaileak trebatzeko eta informatzeko gastuak ordaintzeko izango dira, baita kontsumitzaileak informatzeko udal informazio-bulegoetara zuzendutako zentroen eta zerbitzuen argitalpenak zabaltzeko ere. 80.000 euro ikuskaritza-jardueretarako aurreikusten dira, eta 19.399 euro kontsumitzaileak informatzeko udal informazio-bulegoen instalazioak, berritze- eta zabaltze-lanak, ekipamenduak edota lekualdaketak egiteko.

Eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasiko da, eta 2016ko otsailaren 15ean amaituko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau