Berriak Osasuna
Eu

2016an, Eusko Jaurlaritzak 7 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu gizarte-egoera ahuleko taldeei osasun-tratamenduekiko atxikidura bermatzera. (2015-12-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 09

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzen duena, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako 2015. eta 2016. ekitaldietako tratamendu medikuetarako atxikimendua errazteko diru-laguntzen deialdia finantzatzeko.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak 2016ari begira osasun-tratamenduekiko atxikidura errazteko laguntzetara 7.140.000 euroko partida luzagarri bat bideratzea baimendu du gaur. Hirugarren urtez jarraian, Euskadi gizarte-egoera ahuleko taldeei tratamenduak betetzea bermatzeko mota horretako laguntzak eskaintzen dizkien autonomia-erkidego bakarra da.

Hain zuzen ere, bihar, abenduak 10, laguntza horiek eskatzeko epea bukatuko da, 2015eko bigarren faseari dagokionez. Nahiz eta behin betiko daturik ez dagoen, 105.000tik gora eskaera jasoko direla aurreikusten da.

Jon Darpón Osasuneko sailburuak iragarri duenez, laguntzak eskatu dituzten pertsonak 2016ko lehenengo hiruhilekoan hasiko dira bigarren ordainketari dagozkion laguntzak jasotzen; hau da, 2015eko bigarren seihilekoan farmazietan botikak erosteko aurreratu duten dirua. Pertsona bakoitzari itzuliko zaion batez besteko diru kopurua 30 euro ingurukoa dira, baina kasu batzuetan ia 400 euro itzuliko zaizkie.

2016ko otsailaren 1etik aurrera, berriz ere, 18.000 € baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten erretiratuek, diru-laguntzarik jasotzen ez duten langabetuek eta 114/2012 Dekretuaren babespeko etorkinek berriz izango dute Eusko Jaurlaritzari laguntza horiek eskatzeko aukera, 2015 honetan egin duten bezala eta 2014an ere egin zuten bezala.

Horretarako, eskatzaileek egin behar duten bakarra hauxe da: dela beren osasun-etxera edo anbulatoriora joanez dela Internet bidez formulario bat bete. Bi eskaera mota daude: arruntak eta sinplifikatuak. Azken horiek ohikoenak dira eta ez dute inolako ziurtagiririk eskatzen.

Jon Darpón sailburuak laguntza horiei eustearen garrantzia eta beharra azpimarratu du: Euskadin norbaitek, koordainketari aurre egin ezin diolako, botikak ordaintzeko diru-laguntzak behar dituen bitartean, gu hor egongo gara, besteak beste, ekitatean sendo sinesten dugulako eta egitateen bidez frogatzen saiatzen garelako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau