Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Garapen lankidetzareko entitateei deialdia, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkez ditzaten. (2015-12-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 09

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, onartu du Agindu bat, zeinaren bidez garapen-lankidetzarako entitateei dei egiten baitzaie 2016ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako proiektuak aurkez ditzaten. Era berean, Agindu honen bidez ezarri nahi dira programa horretarako lankidetza-proiektuak aurkezteko eta proiektu egokienak aukeratzekoak arauak ere. Agindu honen bidez, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazteak partaide izango dituzten proiektuen entitateei diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dira.

Eskaera aurkeztu ahal izango dute irabazi asmorik gabeko erakundeek, beti ere Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza zentrala edo ordezkaritza iraunkorra badute.

Deialdiaren zenbatekoa 60.000 eurokoa da (2015ean baino 15.000 euro gehiago). Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau