Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

145.000 euro gazteen mugikortasun edo elkartruke ekintzak burutzeko. (2015-12-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 09

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2016 urtean gazteen mugikortasun edo elkartruke ekintzak burutzeko diru-laguntzen araubidea ezartzen duen Agindua onartu du. Ekintzok, Euskadiko gazte taldeen eta Europako Batasuneko beste eskualde edo estatu batzuetako gazteen artean burutuko dira.

Deialdiak 145.000 euroko diru kopurua du (2015ean baino 20.000 euro gehiago), ondorengo arloetan gauzatuko diren programa edo ekintza konkretuetara bideratuak:

-Europako Batasuneko beste eskualde edo estatu batzuetako elkarte edo erakundeekin batera gazteen mugikortasun edo elkartruke ekintzetarako.
-Gazteen mugikortasun edo elkartrukearekin zerikusirik duten eskualdez gaindiko ekintzen sustapen, zabalkunde edo formazio ekintzetarako.

Deialdi hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau