Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin lankidetza-hitzarmena telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzeko prozedurari atxikitzeko. (2015-12-09(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 09

Erabakia; Honen bidez, telekomunikazio zerbitzuen kontrataziorako prozedura lotzeari buruzko lankidetza-hitzarmena sinatzea baimentzen da Ogasun eta Finantza Sailaren eta Herri kontuen Euskal Epaitegiaren artean. Hori dela.

LABURPENA

Gobernu-kontseiluak Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea onartu du gaur. EAEko telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzeko prozeduraren gaineko hitzarmena da; hain zuzen, administrazioari telekomunikazio zerbitzuak emateko kontratu administratiboaren bitartez.

Hala, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren komunikazio-premiak estaltzeko aukera emango da, EAEko administrazioak erabakitako irtenbide teknologikoarekin bat eginez, zerbitzuaren prestazioan eskala-ekonomia ahalbideturik aldi berean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau