Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantxa Tapiak Wine Vision Basque Country inauguratu du

2015.eko abenduak 10
  • Ardo-industriaren 200 profesional Euskadin bilduko da abenduaren 9tik 11ra

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, Wine Vision bilgune profesionala inauguratu du; egunotan ari da egiten, Euskadin, eta bertako nahiz atzerriko 200 profesional izango dira parte hartzen.

Tapiak nazioarteko ekitaldi profesionalen garrantzia nabarmendu du, «erakustoki aparta baitira euskal ardoen eta euskal gastronomia-kulturaren kalitatea proiektatzeko», eta Euskadiko «turismo enogastronomikoa sustatzeko laguntza gisa».

Euskadin ekoitzitako ardoaren % 30 esportatzen da

Euskal ardoak nazioarteko errekonozimendua dute: Euskadin ekoitzitako ardoaren % 30 nazioarteko kanalen bidez merkaturatzen da, eta esportatzen diren Errioxa ardoen herena Arabako Errioxako jatorri-deitura du, horrek Arabako bodega nahiz mahastizaintzako eta ardogintzako jarduerari dakarkion guztiarekin.

Euskadik ia 41 milioi ardo litro esportatu ditu aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan, 135 milioi euroko balioan. Hau da, 2014ko aldi beraren aldean, % 7,4 hazi da esportazio-bolumena, eta % 6,6 balioa. Babestutako jatorri-deituradun ardoak izan ziren euskal esportazioaren buruan: lortutako diru-sarreren % 82 hartu zuten.

Euskal ardoen eskaria Suitzan, Belgikan, Txinan eta Mexikon hazi da gehien, baina bertako ardogintzak honako hauek ditu oraindik ere merkatu nagusiak: Erresuma Batua, Estatu Batuak, Suitza bera eta Alemania. Kuota apur bat beheratu bada ere, merkatu britainiarrak esportazioen % 28 hartzen du; ondoren AEBk datoz, % 15,9rekin; Suitza, % 14,8rekin, eta Alemania, % 13,9rekin.

*sailburuak ekitaldiari hasiera emateko egindako hitzaldi osoa erantsi da

*Wine Vision Basque Countryri buruzko informazioa erantsi da

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)