Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2.134 euskal ikaslek jaso dute hezkuntza-arreta ikasgelatik kanpo, osasun arazoak tarteko

2015.eko abenduak 10
  • 2014-2015 ikasturtean, 1.873 ikaslek jaso zuten arreta ospitale-eskoletan; 207k etxean bertan; eta 54k Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Zentroetan
  • Euskadi da bere hezkuntza sisteman ospitaleko arreta, etxekoa eta arreta terapeutiko-hezigarria batzen dituen erkidego bakarra, gaixotasunagatik ohiko ikastetxera joan ezin diren ikasleentzat.
  • Cristina Uriarte sailburuak Hezkuntza eta Osasun arloek zerbitzu hauek garatzeko egiten duten koordinazio lanaren garrantzia azpimarratu du
  • Eusko Jaurlaritzak “Ospitalerako ipuinak” bilduma argitaratu du: 7 ipuin liburu hauekin, ospitaleratutako haurrei euren gaixotasuna nahiz jasotzen duten tratamendua ezagutarazi nahiz zaizkie

Joan zen 2014-2015 ikasturtean, Euskadiko 2.134 ikaslek, osasun arrazoiak zirela eta ohiko ikastetxera joan ezin zirela-eta, Ospitaleko eta Etxeko hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroek eskaintzen duten zerbitzuaren bidez jaso zuten hezkuntza. Horietan gehienek, 1.873 ikaslek, ospitale-eskoletan jaso zuten hezkuntza-arreta, 207 ikaslek euren etxean bertan, eta gainerako 54k Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroetan. Orotara, hezkuntza arloko 127 profesional arduratu ziren eurez. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak jakinarazi ditu datuok, “Ospitalerako ipuinak” bildumaren aurkezpenean. Zazpi liburuk osaturiko bilduma Txagorritxuko ospitale-eskolako irakasle Ana García de Motiloak idatzi ditu bere ekimenez, eta honako helburu hauek dituzte: ospitaleratutako neska-mutikoei mediku-tresneria nahiz jasotzen ari diren tratamendua hurbileko egitea, euren gaixotasuna ulertaraztea, edo gertatzen ari zaien horri hitzak ipintzen asmatzea.

Euskadin, gaixoaldi luzea duten ikasleentzako hezkuntza-arreta egoera bakoitzera egokitzen den eskaintza malgu baten bidez ematen da, Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroen bidez. Zentro hauek, gaixotasunen bat dela-eta ohiko ikastetxera joan ezin diren ikasleei ematen die erantzuna, eta helburu argia dute: aipaturiko arrazoi horiegatik eskolara joan ezin diren ikasleek kalitatezko hezkuntza izatea, hezkuntza sisteman jarraitu ahal izan dezaten. Aurkezpenean, zerbitzu hauek eskaintzerakoan Hezkuntza eta Osasun arloen artean gertatzen den beharrezko koordinazioa nabarmendu du Cristina Uriarte sailburuak.

Euskadi da, gainera, Estatuan autonomia erkidego bakarra aipaturiko hiru arlo horiek (ospitaleko arreta, etxekoa eta arreta terapeutiko-hezigarria) bere hezkuntza sisteman integratuta dituena. Integrazio honek, ikasleak matrikulaturik dauden ikastetxeekin koordinazio eta elkarlana erraztu egiten du, eta hezkuntza arloko profesional guztien arteko koordinazioa ere bultzatzen du, guztiak baitira hezkuntza-administrazioaren baitako profesionalak. Era berean, osasun eta hezkuntza arloetako profesionalen arteko harreman eta koordinazio handiagoa ere errazten da integrazio horri esker.

Ospitale-eskolak

Ospitale-eskolek eskaintzen duten arreta, ospitalean ingresatuta eta eskola adinean dauden neska-mutilei zuzendua dago, beti ere medikuaren baimena baldin badute. Ohikoena izaten da ikaslea bera joatea pediatria atalean kokaturiko ikasgelara. Hala ere, haurrak bere gelan egon beharra daukan kasuetan, ikasleak eurak hurbiltzen dira haren gelara arreta pedagogikoa eskaintzera.

Ikaslearen ikasketa prozesuan eta garapenean ospitaleko egonaldiak izan dezakeen eragin kaltegarria arintzea da ospitaleko ikasgelen helburua. Era honetan, ikasleak jarraipena eman diezaieke bai bere hezkuntza-prozesuari bai curriculumari, ospitaleratuta egonda ere.  

Ospitalean haurrek duten egoera bereziagatik –gaixo eta euren girotik urrun baitaude- eta adin nahiz maila desberdinetakoak direlako, ikasgela hauek irizpide metodologiko malguak darabiltzate, jarduerak ikasle bakoitzaren erritmora egokituta. Gainera, ospitaleko irakasleak harremanean daude ikaslearen jatorrizko ikastetxeko irakasle edo tutoreekin, bereziki egonaldi luzeak direnean. Honela, tutoreak ezagutzen ditu ospitalean ikasleak burutzen dituen jarduerak, eta bere ohiko ikastetxerako itzultzera normalizatzen laguntzen du.

Joan den 2014-2015 ikasturtean, Euskadiko ospitale-eskoletan 1.873 ikasleri eman zitzaien hezkuntza-arreta:

2014-2015 ikasturtea, ospitaleko arreta:

 

 

Ospitaleko ikasgelak

Irakasleak

Ikasleak

Bizkaia

Gurutzeta

Basurto

4

875

Araba

Txagorritxu

Santiago

2

323

Gipuzkoa

Donostia Ospitalea

4

675

 

1873

 

 

Etxeko hezkuntza-arreta

Zenbaitetan, ospitaleko egonaldiaren ondoren, edo ospitaleratzerik egon gabe ere bai, ikasleak luzaro egon behar izaten du etxean, gaixotasuna dela-eta. Etxeko hezkuntza-arretak ikasle hauei ematen die erantzuna: medikuaren aginduz eta hilabete baino gehiagoko epean ikastetxera joan ezin diren ikasleei.

Irakasle bat ikaslearen etxera bertara joaten da, ikasleak bere curriculum-ibilbidea etenik izan ez dezan. Irakasle honek, ikaslearen mailaren edo osasun egoeraren arabera, ordubeteko, ordu eta erdiko edo bi orduko saioa eskainiko dio egunean. 

Etxeko arreta zerbitzuak irakasle talde egonkor bat du, baina handitu egiten da talde hau beharren arabera. Joan zen 2014-2015 ikasturtean 93 irakaslek eman zizkieten eskolak etxean bertan 207 ikasleri:

2014-2015 ikasturtea, etxeko hezkuntza arreta:

 

Irakasleak

Ikasleak

Bizkaia

38

88

Araba

22

44

Gipuzkoa

33

75

 

207

 

 

Arreta terapeutiko-hezigarria

Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroek, buru-osasuneko arazo larriak direla-eta, berariazko arreta terapeutiko eta hezigarri intentsiboa behar duten ikasleak hartzen dituzte. Osasun arazo hori tarteko egoera bereziki ahulean dagoen ikasle talde bati hezkuntza-eskubidea bermatzen dio zerbitzu honek, izan ere, ikasle bakoitzaren egoerara egokitutako hezkuntza programak eskaintzen ditu. Bere ohiko ikastetxean eta zentro espezifiko hauetan osatzen ditu ikasleak ikasketak. 

Joan zen 2014-2015 ikasturtean Euskadiko hiru ikastetxe hauek 54 ikasleri eman zieten arreta:

 

2014-2015 ikasturtea, arreta terapeutiko-hezigarria:

 

Profesionalkopurua

Ikasleak

Bizkaia

(Ortuella)

6 PT  irakasle (pedagogia terapeutikoa)

2 tailerreko maisu

4 HLE (Hezkuntza-Laguntzako Espezialistak)

 

26

Araba 

(Gasteiz)

3 PT irakasle

Tailerreko maisu 1

2 HLE

 

17

Gipuzkoa (Lasarte)

3 PT irakasle

Tailerreko maisu 1

2 HLE

 

11

 

54

 

 

“Ospitalerako ipuinakbilduma

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak “Ospitalerako ipuinak” bilduma berria argitaratu du, ospitaleratuta dauden umeei zuzendua. Zazpi ipuin-liburuko bilduma da, guztiak ere Txagorritxuko ospitale-eskolako irakasle Ana García de Motiloak idatziak, eta Raquel Gonzalo, Patricia Nogashiro eta Josean Morlesinen ilustrazioekin osatuak. Liburu guztiak edizio eleanitzak dira, hauetako zenbait bost hizkuntzatan ere argitaratuak.

Ipuin hauetako zenbait dagoeneko erabili dira Euskadiko ospitale-eskoletan (Txagorritxu, Santiago, Gurutzeta, Basurto eta Donostian). Lagungarri zaizkie ospitaleratuak dauden haurrei mediku-tresneria nahiz jasotzen ari diren tratamendua hobeto ezagutzeko, euren gaixotasuna ulertzeko eta gertatzen ari zaiena hitzez azaltzeko. Beste zenbait gairen artean, honako hauek jorratzen dira haurrentzat egoki idatziriko ipuinotan: asma, haurren minbizia, muskulu-distrofia edo loaren proba. Bilduma berri hau Euskadiko ospitale guztietara banatuko da. Dena den, liburu guztiak eskuragarri daude PDF formatuan Hezkuntza, hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren webgunean:

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/contenidos/libro/l_051711_0001_0001/eu_def/index.shtml

“Bost papagai”: umeak mediku tresneriari izaten dioten beldurra gainditzeko pentsatu eta idatzitako ipuin bilduma. Ipuin hauetan On Tentsio Metro, On Mendo Fonendo edo Xirt Xiringa Anderea aurkezten zaizkigu. Haur Hezkuntzan erabiltzeko apoposak. Bost hizkuntzatan argitaratua: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta arabiera.

“Hospitalandia, ospital handia”:ospitaleratutako umeekin ikuspuntu integral batetik lan egiteko bost ipuin. Helburuak, curriculum-edukiak eta oinarrizko zenbait gaitasunez gain, emozioak eta baloreak ere lantzen dira. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko umeentzat. Hiru hizkuntzatan: euskara, gaztelania eta frantsesa.

Samanta, manta arraina”: Loaren proba (polisomnografia deiturikoa) egin behar dieten umeei laguntze xede duen ipuina. Zenbait egoera aurkezten dituen istorio bat biziaraziz, haur hauek euren burua erraz identifikatu ahal izango dute ipuinarekin. Honela, probaren aurrean haien beldurrak txikitu egiten dira. Lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

 “Arturo, kanguru txikia”: umea garaia baino lehen jaiotzen denean, neba-arrebei kosta egiten zaie ulertzea zergatik geratu behar duen ospitalean. Ipuin honek egoera berezi hauek ulertzen lagundu nahi die, antzeko istorioen bidez. Bost hizkuntzatan: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta arabiera. 

“Lina, elai txikia”: gaixotasun onkologikoren bat duten umeei zuzenduriko ipuina. Honen bidez, Lina elai txikiarekin identifikatu ahal izango dira umeak. Izan ere, Lina zuhaitz jakitunera (medikuarengana) eta izeira (ospitalera) joango da; Halaber enbor hutsean sartuko da (erresonantzian), pinazitxo bat jarriko diote (gordailua), eta fruitu gorri batzuk hartuko ditu (medikazioa). Metafora hauek guztiak lagungarri zaizkio haurrari bere emozioei hitzak jartzeko. Lau hizkuntzatan: euskara, gaztelania, katalana eta gailegoa.

“Zesar eta mahai-futbol magikoa”: muskulu-distrofia duten 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat sortutako kontakizuna. Beronen bidez minarekin eta gaixotasunarekin erlazionatuta dauden egoerak landu daitezke, eta baita elkartasuna, adiskidantza, laguntza eta onarpenaren baloreak ere. Bi hizkuntzatan: euskara eta gaztelania.

“Elefantxuri”: asma duten haurrei lagundu nahi die ipuin honek, gaixotasun hau nola sortzen den azalduz. Elefantxuri elefante zuriarekin identifikatu daitezke, eta gertatzen zaiena hitzez adierazi. Bi hizkuntzatan: euskara eta gaztelania.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2015.eko abenduak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [OSPITALEKO ARRETA] 2.134 euskal ikaslek jaso dute hezkuntza-arreta ikasgelatik kanpo, osasun arazoak tarteko ➡ https://t.co/j8

  • @jeslarra
    2015.eko abenduak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: 2.134 alumnos y alumnas vascos reciben atención educativa fuera de las aulas por problemas de salud https://t.co/Owl0kenS

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Garcia de Motiloa, (irakaslea eta ipuinen idazlea); Jose Antonio de la Rica (EAEko Koordinatzaile Soziosanitarioa)