Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eta mozketa partziala 22:50etik 23:10era, Athletic Club eta AZ Alkmaar partidua dela eta

2015.eko abenduak 09

Datorren ostegunean, abenduaren 10ean, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – AZ Alkmaar partidua dela eta. Mozketa partziala, 22:50etik 23:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Europa Leagueko partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.

Euskotrenek tren eta tranbia zerbitzua indartuko du Athletic Club – AZ Alkmaar partidua ikustera doazenen garraio beharrei hobeto erantzun ahal izateko.

TRENA
Partidu aurretik zerbitzua, Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Txorierrin zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da.

Partiduaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean

• Lutxanatik Lezamara 23:35ean


TRANBIA
Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren bi zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 20:01ean eta 20:41ean

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:50etik 23:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta ohiko zerbitzua eta Atxurirantz zerbitzu bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira.

Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau