Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

El Gobierno Vasco recibe un 57,8% más de solicitudes para acceder a las becas para técnicos asesores en comercio que en el año 2009

2010.eko abuztuak 30

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak 101 eskaera jaso ditu, 2009ko 64 eskaerekin alderatuta 

% 68,93 emakumeek aurkeztu dituzte, eta gainerako % 31,6 gizonek aurkeztu dituzte 

Abuztuaren 20an amaitu zen merkataritzako teknikari aholkulari gisa prestatzeko beken eskaera aurkezteko epea. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, epe hori amaitzerakoan, eskaeren hazkuntza atzeman du, 2009an baino % 57,8 eskaera gehiago jaso baitu.

Eskaera horietatik 21 Arabakoak dira, 16 Gipuzkoakoak eta 66 Bizkaikoak. % 68,93 (69) emakumeek aurkeztu dituzte eta % 31,6 (32) gizonezkoek. Merkataritzako teknikari aholkulari izan nahi duten emakumeen proportzioa hazi egin da, gizonezkoena aldiz, murriztu egin da. Azken hauek joan zen urtean eskaeren % 43,7 hartzen zuten, emakumeen % 59,3aren aurrean.

2010ean eskainitako beken kopurua % 20 hazi da. Hazkunde horren arrazoia zera da, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila merkataritza dinamizatzeko bulegoak indartzeko eta zabaltzeko egiten ari den lana.

Azkenik, 30 lagun izango dira programa honen aukerez baliatuko direnak, kontuan izanik programa 450.000 euroz hornituta dagoela. Euskadin merkataritza-banaketaren sektorearen profesionalizazioaren hobekuntza bultzatzeko beharrezko baldintzak sortzeko Jaurlaritzak duen helburuaren barruan kokatzen da programa hori. Horretarako, Enpresa-kudeaketan behar bezala prestatutako profesionalak behar dira, sektorearen egiturari eta bilakaerari buruzko ezagutzak dituztenak.

Deialdia 32 urtetik beherako goi-mailako unibertsitateko tituludunei zuzendua zegoen. Bekak jasotzen dituztenek euskal udaletan dauden merkataritzaren dinamizazio-bulegoetan gauzatuko dute ikaskuntzaldia. 

Programaren barruan, bekadunei Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) emango dizkie ikastaroak. Ikasgaien artean ikuspegi praktikoa duten hainbat gai biltzen dira: 'Merkataritza-banaketaren sektorea: testuingurua', 'Merkataritza hiri-espazioan', 'Euskadiko merkataritza-banaketarentzako laguntza teknikoa', 'Merkataritza-enpresaren kudeaketa: zuzendaritza estrategikoa, marketinga, pertsonak merkataritzan eta finantza-kudeaketan', 'Esparru juridikoa: merkataritza-jardueran eragina duen merkataritza-ordenamendua eta merkataritza-legeria', 'Joera berriak merkataritzan: teknologia, bikaintasuna eta berrikuntza, ingurumen-erantzukizuna'. Ikastaroak irailean eta azaroan egingo dira.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 30ean

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan