Berriak Lehendakaritza
Eu

2016an, Eusko Jaurlaritzak zazpi milioi euro baino gehiago bideratuko ditu gizarte-egoera ahuleko taldeei osasun-tratamenduekiko atxikidura bermatzera

2015.eko abenduak 09
  • Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro bideratuko ditu 62 lankidetza proiektuetarako
  • Erkorekak Euskadin zubi honetan izandako turismoaren «datu positiboak» nabarmendu ditu; ziurtatu du joera egiaztatzen bada alor horretan inoiz izandako urte hoberena izango dela 2015a 

Gobernu Kontseiluak 2016ari begira osasun-tratamenduekiko atxikidura errazteko laguntzetara 7.140.000 euroko partida luzagarri bat bideratzea baimendu du gaur. Hirugarren urtez jarraian, Euskadi gizarte-egoera ahuleko taldeei tratamenduak betetzea bermatzeko mota horretako laguntzak eskaintzen dizkien autonomia-erkidego bakarra da. Hain zuzen ere, bihar, abenduak 10, laguntza horiek eskatzeko epea bukatuko da, 2015eko bigarren faseari dagokionez. Nahiz eta behin betiko daturik ez dagoen, 105.000tik gora eskaera jasoko direla aurreikusten da.

Jon Darpón Osasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentaurrean iragarri duenez, laguntzak eskatu dituzten pertsonak 2016ko lehenengo hiruhilekoan hasiko dira bigarren ordainketari dagozkion laguntzak jasotzen; hau da, 2015eko bigarren seihilekoan farmazietan botikak erosteko aurreratu duten dirua. Pertsona bakoitzari itzuliko zaion batez besteko diru kopurua 30 euro ingurukoa dira, baina kasu batzuetan ia 400 euro itzuliko zaizkie.

Sailburuak laguntza horiei eustearen garrantzia eta beharra azpimarratu du: «Euskadin norbaitek, koordainketari aurre egin ezin diolako, botikak ordaintzeko diru-laguntzak behar dituen bitartean, gu hor egongo gara, besteak beste, ekitatean sendo sinesten dugulako eta egitateen bidez frogatzen saiatzen garelako».

20 MILIOI EURO LANKIDETZARAKO

Gobernu-kontseiluak oniritzia eman die gaur Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakunde-ek aurkeztutako garapen_lankidetzarako 62 proiekturi. Guztira 20 milioi euro inbertituko dira eta Perun, Guatemalan, Kolonbian, El Salvadorren eta Kongoko Errepublika Demokratikoan garatuko dira proiektuok.

Bi lankidetza-ildo izango dituzte ardatz: pobreziaren kontrako borrokarako eta laguntza-teknologikorako garapen produktiboa, eta pertsonak garatzeko eta prestatzeko hezkuntza programak. Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu duenez, uneotan, martxan daude garapen-lankidetzako 320 proiektu Eusko Jaurlaritzaren finantzazioaren laguntzari esker.  

Gainera, Gobernu Kontseiluak 900.000 euroko diru-laguntzak baimendu ditu gazteriaren alorreko programak finantzatzeko eta 225.000 genero-indarkeriako biktima diren emakumeei laguntzeko.

URTE TURISTIKO ONENA

Erkorekari, orobat, Euskadin zubi honetan izandako turista kopuruaren gorakadaren inguruan galdetu diote. Eusko Jaurlaritzaren eledunak datu positiboa txalotu du, eta azpimarratu du ziur aski «marka guztiak hautsiko» direla 2015ean turismoaren alorrean eta Euskadik inoiz izandako urterik onena lortuko duela joera egiaztatzen bada.

Gai-zerrenda (2015/12/09)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2015.12.09)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)