Berriak
Eu

Lehendakariak azpimarratu du mundu osoko estatuen aurrean tokiko administrazioek klima aldaketaren aurkako borrokan jokatzen duten rol erabakigarria

2015.eko abenduak 07
  • Lehendakariak ireki du erakunde azpiestatalentzat erreserbatutako ekitaldia
  • Lehenengo aldia da COP batek eskualdeetako Gobernuak sartzen dituela bere agendan.

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da erakunde azpiestatalek Le Bourgeten protagonizatu duten ekitaldia inauguratzeko arduraduna, goi bileraren negoziazioak egiten ari diren lekuan. Lehendakariak azpimarratu du herritarrengandik hurbilago dauden administrazioen kudeaketa kontuan hartzeak duen garrantzia, klima-aldaketaren aurkako ekintzak gauzatzerakoan. “Estatuen arteko akordio globala ez da bideragarria lurralde-entitateen lankidetzarik gabe”, adierazi du. 

“Klima-aldaketaren erronkak mugen gainekoak dira”, esan du lehendakariak. Bere esanetan, ingurumen-politikak ikuspegi integratua eskatzen du: “klima-aldaketa moteltzea eta hari egokitzea maila globaletik tokiko mailara da garrantzitsua”. “Ikuspegi politikotik, beharrezkoa da ahaleginak batzea erabakitze maila guztietan, beharrezkoak diren ekimenak abian jartzeko”, adierazi du.

Halaber, hauxe esan du: “gustatuko litzaidake COP honen amaieran lortzen den akordioak entitate azpiestatalen parte-hartze eta ekarpena aitortu ditzala, horiek kontuan hartu gabe Estatuentzat ezinezkoa izango litzatekeelako beren konpromisoak betetzea”.

Eusko Jaurlaritzako buru gisa eta The Climate Group nazioarteko Aliantzaren europar presidente moduan, lehendakariak esan du, konbentzimendu osoz, mundu osoko lurralde-gobernuen arteko lankidetzaren bitartez erreferente bat izan gaitezkeela etorkizunean hartu beharreko konpromiso politikoetan”. Alde horretatik, aldarrikatu du “munduko klima-gobernantza subsidiariotasunaren eta maila anitzeko gobernantzaren printzipioetan oinarritu behar dela”.

Euskadik presentzia du sareetan

Bere hitzaldian, lehendakariak aipatu du euskal udalerriek ingurumenarekin hartuta duten konpromisoa. Hala, euskal udalerrien % 80 Udalsarea – Jasangarritasunerako Udalerrien euskal sarearen kideak dira, eta horietako hamar atxiki zaizkio Nazio Batuen Erakundeak toki mailan sutatutako Compact of Mayors akordioari.

Gaur egun, Euskadik The Climate Groupen europar presidentzia du, baina lehendakariak gogoratu du Euskadi “Energy for SD” (nrg4SD) sarearen sortzaileetako bat ere izan zela, 2002ko Johannesburgoko Goi Bileran. Urkulluk azaldu ditu bere Batzarrean gaur goizean bertan aurkeztutako konpromisoak, Compact of Stages and Regions itunean jasoak. Munduko 44 gobernu bildu eta bere ekonomiaren 1/8 ordezkatzen duen itun horrek hartutako konpromisoa da berotegi-efektuko gasen isurien erdiak baino gehiago murriztea 2050 urterako.

Donostia 2016

Lehendakariak gogoratu du datorren urtean Donostia hiria Europako kultur hiriburua izango dela, “elkarrekin bizitzea bizikide izatea da” lemapean. Urkulluk “Donostia 2016”an parte hartzera gonbidatu ditu ekimenera bertaratutako estatu eta eskualdeak. Izan ere, ekimen horren ardatzetako batek, “bizitzaren faroa” deritzanak, helburutzat hartzen du Europa osoa sentsibilizatzea jasangarritasunaren kulturak ingurumenarekin duen konpromisoaz.

Ekitaldi honetan parte hartu dute, beste batzuen artean, Eskoziako lehen ministro Nicola Sturgeonek eta Washingtongo gobernadore Jay Insleek.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PetraZabalgana
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari Iñigo Urkullu, The Basque premier, highlights before states from all over the world the dcisive ro... https://t.co/I13gxINFde

  • @jdarpon
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Urkulluk azpimarratu du tokiko administrazioek klima aldaketaren aurkako borrokan jokatzen duten rol erabakigarria ➡ https://t

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Urkulluk azpimarratu du tokiko administrazioek klima aldaketaren aurkako borrokan jokatzen duten rol erabakigarria ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    Urkulluk azpimarratu du tokiko administrazioek klima aldaketaren aurkako borrokan jokatzen duten rol erabakigarria ➡ https://t.co/C0dlw4x9UO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)