Berriak
Eu

Lehendakariak azaldu ditu Euskadik eta The Climate Group sareak berotegi-efektuko gasak etorkizunean murrizteko hartu dituzten konpromisoak

2015.eko abenduak 07
  • The Climate Group osatzen duten gobernuek 320 biztanle baino gehiago ordezkatzen dituzte, eta munduko BPGaren 1/8
  • Lehendakaria “The Climate Group –TCG” nazioarteko ingurumen-sarearen Europako presidentea da
  • The Climate Group osatzen duten erakundeek Alemaniako, Erresuma Batuko eta Japoniako kutsaduraren adinakoa murrizteko konpromisoa hartu dute 2020rako.

Iñigo Urkullu lehendakariak ireki du The Climate Groupek Parisko Udaletxean gaur goizean egin duen Batzar Nagusia. Batzar horretan, eta haren aurretik egindako ekitaldietan, lehendakariak azaldu ditu “Compact of States and Regions” akordioan etorkizunerako jasota dauden helburuak. Itun horren bitartez, The Climate Groupek aurreikusten du, besteak beste, hiru gigatona CO2 murriztea 2020rako, hau da, Alemaniako, Erresuma Batuko eta Japoniako berotegi-efektuko gasen osoko isurketen adinakoa.

 “The Compact of States and Regions” esperientzia aurrendari bat da, The Climate Groupek bultzatua; 44 gobernu azpiestataleren parte-hartzearekin, ekimen horrek 325 milioi biztanle ordezkatzen ditu, eta munduko ekonomiaren zortzirena. Gaur, Parisen,  Euskadi, Quebec eta Hego Australiaren kopresidentziarekin, The Climate Group Aliantzak argitara eman ditu klima-aldaketaren efektuak etorkizunean murrizteko hartu dituen konpromisoak:

  • 3 gigatona CO2 murriztea 2020an, hau da, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Japoniak 2012an guztira eragin zituzten berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak baino gehiago.
  • 12,4 gigatona CO2 murriztea 2030erako, hau da, AEBek eta Europar Batasunak 2012an guztira eragin zituzten BEGen isuriak baino gehiago.
  • 47,4 gigatona CO2 murriztea 2050rako, hau da, munduak 2012an guztira eragin zituen BEGen isuriak.

Beste ekintza batzuen artean, lehendakariak defendatzen du hazkunde ekonomikoa eta isurien murrizketa uztartzea, energia berriztagarriak inplementatzea eta isuri gutxiagoko garraiobideak erabiltzea.

Lehendakariaren iritziz, itun hau baliagarria izango da Estatuei eta nazioarteko erakundeei erakusteko “erreferente bat garela konpromiso politikoak hartzerakoan”. “Think global, act local”, adierazi du lehendakariak, erakunde azpiestatalek klima-aldaketaren aurkako borrokan jokatzen duten rola azpimarratzeko. “Prest gaude etorkizuneko belaunaldiei mundu hobe bat uzteko lan garrantzitsu honetan laguntzeko”, gaineratu du.

Euskadiren konpromisoa

Lehendakariak azaldu du Euskadi “etxeko lanak eginda” etorri dela Parisera. Euskadik 10 urte baino gehiago daramatza klima-aldaketaren aurka borrokatzen, eta bete egin ditu isuriak murrizteko helburuak. Aurtengo uztailean, Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketaren aurkako 2050ko Estrategia onartu du –Klima Estrategia-, eta hor dagoen konpromiso bat da berotegi-efektu gasen isuriak gutxienez % 80 murriztea 2050 urterako, 2005 urtea erreferentziatzat hartuta. Urkulluk esan du beharrezkoa dela urratsak egiten jarraitzen norabide horretan, erantzukizun konpartituaren printzipiotik.

Ekonomiarako aukera

Lehendakariak aldarrikatu du erronka hori garapenerako aukera handitzat hartu behar dela, zeren teknologia ahalbidetzen ari baita hezkunde ekonomikoa bateragarria izatea berotegi-efektuko gasen isurien murrizketarekin, kontrajarrita egon beharrean. 2014an, munduko ekonomia % 3 hazi zen, baina CO2 isuriak egonkor mantendu ziren, azken 40 urteotan lehenengo aldiz. Urkulluk azaldu du Eusko Jaurlaritzak 88 milioi euro inbertituko dituela urtero Klima Aldaketaren aurkako Estrategian. Zenbateko horrek 57 milioiko jarduera ekonomiko sortuko lituzke urtean, eta 1.030 lanpostu, gaineratu du.

Eusko Jaurlaritzaren bidaia ofiziala

Lehendakariak gaur eta bihar parte hartzen du Parisko Klima Aldaketari buruzko Goi Bilerarekin –COP21- lotutako ekitaldi batzuekin. Berarekin batera bidaiatu dute Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburu Ana Oregik eta Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorzak. Jaurlaritzaren ordezkaritzak The Climate Group Aliantzaren ekitaldietan parte hartu du gaur goizean, Parisko Udaletxean. Azpimarratzekoa da lehendakariarekin batera TCGren beste bi kopresidenteak ere izan direla, alegia, Quebeceko lehen ministro Philippe Couillard, Amerika ordezkatuz; eta bere Hego Australiako homologoa, Jay Watherill, Asia eta Ozeano Barearen ordezkari gisa. Parisko alkate Anne Hidalgo ere ekitaldian izan da, anfitrioi eginkizunetan.

 

Lehendakariaren hitzaldia hedabideen aurrean (1)

Lehendakariaren hitzaldia sinadura ekitaldian (2)

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#COP21PARIS] @iurkullu expone los compromisos de Euskadi y @Climate Group para reducir gases de efecto invernadero➡ https://t.…

  • @mikel_uriguen
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#COP21PARIS] @iurkullu expone los compromisos de Euskadi y @Climate Group para reducir gases de efecto invernadero➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#COP21PARIS] @iurkullu expone los compromisos de Euskadi y @Climate Group para reducir gases de efecto invernadero➡ https://t.…

  • @Baskegur
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COP21PARIS] @iurkullu expone los compromisos de Euskadi y @Climate Group para reducir gases de efecto invernadero➡ https://t

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    [#COP21PARIS] @iurkullu expone los compromisos de Euskadi y @Climate Group para reducir gases de efecto invernadero➡ https://t.co/0tQtX4QhX9

  • @PetraZabalgana
    2015.eko abenduak 07

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari Iñigo Urkullu, The Basque premier, describes the Basque Country's and The Climate Group's commitme... https://t.co/8Qh9CiWuuZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)