Berriak
Eu

Nazio Batuek Euskadi gonbidatu dute El Salvadorrera bertako berdintasun politikak azaldu ditzan

2015.eko abenduak 04

El Salvadorren abenduak 2 eta 3an ospatu den “Promoción e intercambio de buenas prácticas para implementar políticas locales a favor de la igualdad de género” izeneko gunea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Nazio Batuak Emakumeak erakundearekin batera bultzaturik proiektuaren emaitza da. Bertan berdintasunaren aldeko euskal udal politikak eredu bezala aurkeztu dira. Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundea gonbidatua izan da gune honetara alor honetan duen esperientzia aurkezteko, eta udal eremuan bultzatzen dituen berdintasun politikak Eudel-ekin elkarlanean egiten dituenez (Berdinsarea, Berdinbidean edota erakunde arteko hainbat eremuetan), Euskal Udalen Elkarteak ere parte hartu du gonbidatu bezala nazioarteko gune honetan. Era honetara, El Salvadorren izan dira egunotan Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Ibon Uribe Eudel-eko berdintasun arduraduna, erakunde bakoitzeko teknikariekin batera.

Gunearen helburua euskal udaletan berdintasunerako tokiko araudian egin diren praktikak azaltzea izan da, baita berdintasuna bultzatzen duten tokiko agendena. Eremu honetako erronka nagusiak eta orain artean ikasitakoak erakutsi ditu El Salvadorren euskal ordezkaritzak. Emakundek Berdintasunerako Euskal Legearen onartu zenetik hamar urte hauetan eman diren aurrerapausoak azpimarratu ditu bertan, eta honekin batera azaldu ditu Euskadiko Berdintasunerako Planak eta araudiari egiten zaion aurretiazko ebaluazioa genero ikuspegitik. Bai Emakundeko ordezkaritzak zein Eudel-ekoak bi erakundeen arteko hamar urte baino gehiagoko lankidetza estrategikoa azpimarratu dute eta honen fruituak azaldu dituzte, hala nola, gazteen artean sexismoa prebenitzeko Beldur barik programa, Berdinsarearen barruko emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako batzordea, Virginia Wolf Basqueskola euskal emakume hautetsientzako ahalduntze eskola edota berdintasunerako udal ordenantzak.

Gunea Mujeres y políticas municipales a favor de la igualdad en El Salvador proiektuaren barruan kokatzen da, eta proiektu hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatzen du. Proiektuaren helburua udal gestioaren ikuspuntu tradizionala gainditu eta berdintasunean oinarritutako tokiko garapenerako gestioaren alde egitea da, berdintasunaren araudia indartuz, eta genero ikuspegia duten programa eta aurrekontuak sortuz. Helburuen artean, genero errailak gainditzen joatea, emakumeen eskubideetan aurrera egitea (indarkeriarik gabeko bizitza, diskriminaziorik gabekoa, aukera berdintasuna) eta emakumeen behar eta lehentasunak tokiko garapen planetan eta udalen ekintzetan presente egotea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ibon Uribe