Berriak Lehendakaritza

Lehendakaria Durangoko Azokaren irekieran izan da

2015.eko abenduak 04

Lehendakaria, Iñigo Urkullu, Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarekin batera, Durangoko euskal liburu eta disko azokaren irekieran izan da. Azokak euskal kulturari egiten dion ekarpena nabarmendu nahi izan du Urkulluk.

Azokak mende erdi bat bete du aurten. Aurtengo edizioan, 249 erakusmahai bilduko ditu, 350 nobedade aurkeztuko dira guztira, eta 250 kultur ekitalditik gora izango dira. Mende erdi honetan, euskal kultur sortzaileen eta kontsumitzaileen arteko topaleku bihurtu da Azoka, eta baztertu ezineko hitzordua familia askorentzat.

Lehendakariak gogorarazi duenez, Azokak euskal kultur industria sortzen eta sendotzen lagundu du; euskarazko zein gaztelerazko komunikabideen erreferente bihurtu da; sortzaile andana erakartzen jakin du, Ahotsenea gunearen bitartez, adibidez; eta aro digitalera egokitu da.

Urkulluk, azkenik, Xabier Gereño idazle eta akademikoaren figura gogorarazi nahi izan du, zeinak lotura estua izan zuen Durangoko Azokarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak