Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Saila eta Udaltzaingoak poliziarteko lankidetza areagotzeko bildu dira

2015.eko abenduak 01

Ertzaintzaren Egoitza Nagusian (Erandio)

Segurtasun Sailaren arduradunak, Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga buruan, bildu egin dira astelehenean Erandioko Ertzaintzaren egoitza nagusian EAEko Udaltzaingo nagusietako agintariekin polizia-erakundeen lan koordinatua elkarrekin aztertzeko.

Sailak lege-esparruko berritasun nagusiak jakinarazi dizkie bilera horretan tokiko arduradunei; besteak beste, hauen berri eman die: Euskadiko Poliziaren Legearen 5. aldaketaren proiektuaren egoera, segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritarren ekimenen bulegoaren (Ekinbide) eskumen berriak arautzen dituen dekretua, Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeen osaera eta jarduera-araubidea ezartzen dituen dekretua eta Euskadiko udaltzaingoen antolamendu eta jarduerari aplikatu beharreko esparru-arauak zehazten dituena.

Lantaldeen bilakaera ere aztertu zuten. Ekipamendua, hautaketa eta prestakuntza, lankidetza-hitzarmenak, babes zibileko jardun-taktikak zein delinkuentziaren estatistika-bilakaera jorratzen dituzte talde horien, besteak beste.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Mungia_Polizia
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Departamento de Seguridad y Policías Locales se reúnen para estrechar la colaboración... https://t.co/asnQCIYZrh

  • @rgartzia
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Departamento de Seguridad y Policías Locales se reúnen para estrechar la colaboración interpolicial... https://t.co/kZh3GhhFC7

  • @GlaciarBlue
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Departamento de Seguridad y Policías Locales se reúnen para estrechar la colaboración interpolicial https://t.co/lpXQUe37Sy

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ertzaintzako eta Udaltzaingoko buruak