Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek abenduaren 5ean, 6an eta 8an Durangoko Azoka dela eta trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2015.eko abenduak 03


Datozen abenduaren 5ean, 6an eta 8an Euskotrenek Bilbo-Durango tartean trenen zerbitzu berezia eskainiko du Durangoko Azoka dela eta.

Abenduaren 5, 6 eta 8ko arratsaldeetako ohiko zerbitzua tren bereziekin indartuko da bai Durangotik eta bai Durangora. Horren helburua Azokaz gozatzeko joan-etorriak erraztea da:

•    Atxuri – Traña:   jaiegunetan orduro eskaintzen den ohiko zerbitzua (17:00, 18:00, 19:00, 20:00 eta 21:00etan) Atxuritik irtengo diren tren bereziekin indartuko da 17:20, 18:20, 19:20, 20:20 eta 21:20an.

•    Traña – Atxuri:  arratsaldez, 16:09tik 21:39ra, trenak 30 minuturik behin ibiliko dira.

Era berean, larunbatetik iganderako gauean, abenduaren 5etik 6ra, ohiko gaueko zerbitzuez gain, ondorengo tren berezi hauek ibiliko dira:

•    Traña – Atxuri: 5:29an eta 5:59an

Tren bi hauek ere abenduaren 8ko goizean ere ibiliko dira, nahiz eta gaueko trenak aurreikusita ez egon.

Zerbitzua indartuko duten trenek ohiko geltoki guztietan burutuko dute zerbitzua.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko