Berriak
Eu

Urkullu lehendakariak Pariseko Klimari buruzko goi-bilerara eramango ditu Euskadik hartutako konpromisoak

2015.eko abenduak 03

Iñigo Urkullu lehendakaria klima-aldaketari buruzko Pariseko COP21 goi-bilerara joango da, abenduaren 7an eta 8an, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi duela lagun. Topaketa horretan, lehen aldiz sartu dituzte estatu mailatik beherako erakundeak agendan, ingurumen-politiken kudeaketan herritarrengandik hurbilago dauden administrazio gisa. Lehendakariak, hainbat herrialde, eskualde eta estatu federatu biltzen dituen The Climate Group nazioarteko ingurumen-erakundearen Europako presidentekideak, erakunde horrek eta Euskadik klima-aldaketaren ondorioak arintzeko egingo duten apustua iragarriko du.

Parisen, gizarteak klima-aldaketaren eraginetara egokitutako isuri gutxiko ekonomia bat definitu ahal izateko adostasuna lortzea espero du Eusko Jaurlaritzak.

Lehendakariarekin eta Ana Oregi sailburuarekin batera, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuorde Izaskun Iriarte eta Kanpo Harremanetarako zuzendari Leyre Madariaga joango dira Parisera.

Euskadik hartutako konpromisoak

Gobernu Kontseiluak, joan den asteartean onartu zuen erakunde-adierazpen baten bidez, «berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko eta klima-aldaketaren eraginei egokitzeko ahaleginak areagotzeko premia onartzen du, baita horretarako erantzunkidetasunaren printzipioan oinarritu beharra ere». Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak, oinarritzat 2005. urtea harturik, 2030. urterako berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak % 40 eta 2050. urterako % 80 murrizteko konpromisoa hartu du. Konpromiso horiek Europar Batasunak hartutakoekin eta Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategian jasotakoekin bat datoz.

Agenda

  • Abenduak 4, ostirala: Ana Oregi sailburua Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkaritzaren buru izango da (10 euskal udalerrik osatzen dute) Parisko alkate Anne Hidalgok deitutako ekitaldi batean; hain zuzen, Compact of Mayors ekimena babestu duten mundu osoko ia 1.000 udalerri eta toki- eta eskualde-erakunderi zuzendutako ekitaldia da. (Pariseko udaletxean, 12:00etan).
  • Abenduak 7, astelehena:
    • Lehendakariak, The Climate Group (TCG) nazioarteko sareko presidentekide gisa, erakunde horrek klima-aldaketaren eraginak arintzeko hartutako konpromisoak aurkeztuko ditu, Oregi sailburuak lagunduta. Lehendakariak TCGren Batzar Nagusian ere parte hartuko du. (8:30-12:00, Parisko udaletxea)
    • Eskualdeek, herritarrengandik eta industria edo garraio arloko politiketatik gertuago dauden administrazio gisa, jokatzen duten rola aldarrikatuko du lehendakariak estatuen aurrean. (Gune Urdina, estatuen negoziazio-gune ofiziala)
    • Abenduak 8, asteartea: Lehendakariak, Oregi sailburuak lagunduta, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzarekin batera, bi aldeko bilerak egingo ditu, besteak beste Quebec, Kalifornia eta Kwazuluko (Hegoafrika) hainbat ministro eta presidenterekin.
    • Abenduak 9, asteazkena: 11:00etan, Versaillesko Atean, Europako itsas sektoreko azoka esanguratsuenetakoa den Parisko Nautic azokan, Ana Oregi sailburuak, Akitania eskualdeko kontseilariFrançois Maitïarekin batera, bi lurraldeen Euskaquitaine erakusmahaia aurkeztuko dute. Erakusmahaian, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Akitaniako kirol portuak, ia 10.000 amarralekuak, 500 kilometroko kostaldea eta erakargarri kultural eta turistikoak eskainiko dira.
    • Abenduak 10, osteguna: Ana Oregik , Parisko COP21en barruan, besteak beste BC3 euskal erakundeko ordezkariek hitz egingo duten ekitaldi batean parte hartuko du, Hirien eta Eskualdeen Pabiloian.

Euskadi, nazioarteko sareetan

Euskadik ingurumenarekin lotutako nazioarteko sare batzuetan aktiboki parte hartzen du. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: The Climate Group, Network of Regional Governments for Sustainable Development-nrg4SD eta Hiri eta Herri Jasangarrien Nazioarteko Elkartea-ICLEI. Foro horietan, garapen jasangarriaren arloko esperientziak trukatzen ditu Euskadik. Sare horiei esker, Euskadik karbono gutxiko ekonomia bateranzko trantsizioan egiten duen ekarpena nazioartean proiektatzeko aukera du, nazioarteko ekitaldien eta lantaldeen bidez. Lehendakaria The Climate Group sarearen presidentekidea da (Europako ordezkari gisa), Quebecekin eta Hego Australiarekin batera.

COP21

Parisko Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko Aldeen Konferentzia (COP21) azaroaren 30ean hasi zen eta abenduaren 11n bukatuko da. Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa (KANBEK) sinatu duten 196 herrialdek parte hartuko dute, eta horiez gain, eskualde, hiri eta estatu mailatik beherako administrazioen ordezkaritza zabal batek. Parisen klima-aldaketari aurre egiteko nazioarteko akordio bat lortzea espero da, 2020tik aurrera Kyotoko Protokoloa ordezkatzeko.

Horretarako, Frantziak, goi-bilera antolatzeaz arduratu den estatuak, batzarra egiteko hainbat eremu prestatu ditu:

  • Gune Urdina: bertan, COP21eko negoziazio ofizialak egingo dira. Bilerak eta side event-ak egiteko gelak egongo dira. Gune horretara sartzeko, akreditazio ofiziala beharko da.
  • Galeria: enpresei zuzendutako gunea izango da. Bilerak eta side event-ak egiteko gelak egongo dira, enpresa-erakundeek beren lana erakutsi ahal izan dezaten.

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2015.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#COP21PARIS] El lehendakari llevará a la Cumbre del Clima de París los compromisos adquiridos por Euskadi ➡ https://t.co/ARXT

  • @AzalgorriBilbao
    2015.eko abenduak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#COP21PARIS] El lehendakari llevará a la Cumbre del Clima de París los compromisos adquiridos por Euskadi ➡ https://t.co/ARXT

  • @GlaciarBlue
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari Urkullu llevará a la Cumbre del Clima de París los compromisos adquiridos por Euskadi https://t.co/33LbzGkrhD

  • @CamiladeEpalzaA
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#COP21PARIS] El lehendakari llevará a la Cumbre del Clima de París los compromisos adquiridos por Euskadi ➡ https://t.co/ARXT

  • @BeautyBasques
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COP21PARIS] El lehendakari llevará a la Cumbre del Clima de París los compromisos adquiridos por Euskadi ➡ https://t.co/1E4

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#COP21PARIS] El lehendakari llevará a la Cumbre del Clima de París los compromisos adquiridos por Euskadi ➡ https://t.co/1E4

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    [#COP21PARIS] El lehendakari llevará a la Cumbre del Clima de París los compromisos adquiridos por Euskadi ➡ https://t.co/1E4jyWbecl

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)