Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «administrazio hurbilenek gizarte-ohituren aldaketa sustatzeko bitartekoak jarriko ditugu, planetaren degradazioa eragozteko»

2015.eko abenduak 04
  • Sailburuak eta Udalsarean bildutako hainbat alkatek Pariseko Udaletxean, tokiko, eskualdeko eta estatuz azpiko mundu osoko ordezkariekin batera, egindako topaketan parte hartu dute
  • Han izan dira Anne Hidalgo eta Michael R. Bloomberg ere.

Paris 15 12 04

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, gaur esan duenez, «administrazio hurbilenok jarriko ditugu gizarte-ohituren aldaketa sustatzeko eta planetaren degradazioa eragozteko bitartekoak».  Izan ere, Pariseko Udaletxean mila bat zinegotzi eta tokiko, eskualdeko eta estatuz azpiko ordezkarirekin batera egindako bileran parte hartu dute Oregik eta Amurrio, Areatza, Bilbo, Donostia, Durango, Errenteria, Legazpi, Tolosa eta Gasteizko alkateek. Han izan dira, halaber, Anne Hidalgo eta Michael R. Bloomberg.

 

«Udalek eta eskualde-administrazioek ezagutzen eta kudeatzen dituzte hobekien beren lurralde, ur, aire eta inguruneak, eta ongi dakite nola eragotzi inguruneari kalteak, hainbatetan industria desfasatuak, garraio pribatuaren neurriz gabeko erabilerak, lurralde-ordenamendu zaharkituak edo ohiturak eguneratzeko premian dauden usadio sozialek ekarriak; bada, askok dagoeneko heldu diogu eraberritze horri» adierazi du Oregik Pariseko Udaletxeko harmailadian.

 

Montrealgo, Chicagoko, Seulgo, Bilboko, Bordeleko, Lyongo, Stockholmeko eta planeta osoko mila ere udalerri eta administraziotako alkate eta ordezkariak Pariseko udaletxean elkartu dira, Anne Hidalgo, Michael R. Bloomberg eta Christiana Figueresekin François Hollande presidenteak inauguratu ditu topaketak, Dakarreko, Istanbuleko eta Pariseko alkateekin batera. Goizean hainbat lantaldetan jardun dute; ondoren, talde argazki batean parte hartu dute denek.

 

Anne Hidalgo Pariseko alkatesak eta Michael R. Bloomberg Hirietarako eta Klima-aldaketarako NBEko ordezkariak –klimaren aldeko ekintzarako hirien eta toki-gobernuen munduko sareekin lankidetzan– beren nahia adierazi dute: hain zuzen, 21. Aldeen Konferentziako (COP21) nazioarteko negoziazio prozesuan, tokiko buruzagien ahotsak entzun eta hiri bakoitzaren ahaleginak aitor daitezen, klima-aldaketa eraginkorki aurkatzeko aukera emango duen akordio unibertsal eta lotesle bat lortze aldera».

 

Gaur arratsaldeko bileran bi auziri heldu diote: «klima-aldaketarako egokitzapen beharrezkoa» eta «irtenbideen unea».  Ekitaldian, besteak beste, Al Gore-k, Elizabeth Borne-k, Arnold Schwarzenegger-ek, Karin Wanngárd-ek eta Alain Juppé-k esku hartu dute. Bihar, larunbata, goizeko bederatzietan, alkateek eta estatuz azpiko ordezkariek oroigarri bat eskainiko diete Pariseko atentatu terroristen biktimei.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Anne Hidalgo, Michael R. Bloomberg, Koldobike Olabide, Iosune Irabien, Gorka Urtaran, Juan Maria Aburto, Eneko Goia,