Berriak
Eu

"Basques in the United States" Koldo San Sebastian-en lanaren aurkezpena

2015.eko abenduak 02

Datorren asteko asteazkenean, abenduaren 9an, 17:00etan, "Tabakalera" Donostiako Nazioarteko Kultur Zentroan, Koldo San Sebastian egileak "Basques in the United States" bere ikerketa erraldoiaren bi aleak aurkeztuko ditu. Urte askotan zehar egindako lana da, eta milaka euskal emigratzaileen izenak eta haien bizitzen berri Estatu Batuetan ematen ditu zehaztasun osoz. Horrez gain "bizirik, mugitzen ari den" erregistro biografikoa da, zeren eta gune baitauka Interneten emigratzaile horien gaineko datuak eguneratzeko, edo nahi izanez gero, beste izen batzuk eta datuak sartzeko.

Zehazki, liburuaren aurkezpena egiteko ekitaldiaren tokia Etxepare Euskal Institutua izango da ( “Tabakalera” Donostiako Nazioarteko Kultur Zentroaren eraikinean, Mandasko Dukearen kalean 52). Koldo San Sebastian egilearekin batera, Argitxu Camus Etchecopar izango da, bera baita Estatu Batuetara joandako Euskal emigrazioaz Iparraldeko aditua.

Ekitaldiaren aurreko egunetan Etxepare Euskal Institutuak argibideak zabalduko ditu bere web orrian eta sare sozialetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)