Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Landa Garapeneko Euskal Sarearen lehenengo topaketa ospatu da

2015.eko abenduak 02

Landa Garapeneko Euskal Sarearen irteera izan da gaur Arkautiko Nekazaritza eta Elikagaien Campusean. Arlo honetan lanean aritzen diren ordezkariak izan dira sarearen aurkezpenean: udalak, Landa Garapeneko Elkarteak, sindikatuak, erakunde publikoak etab. Jardunaldiaren inaugurazioan Landa Garapeneko Euskal Sarea sortu duten instituzioek parte hartu dute: Eusko Jaurlaritzatik, Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Foru Aldundietik, Xabier Arruti, Gipuzkoakoa, Elena Unzueta, Bizkaiakoa eta Iñaki Guillerna, Arabakoa; eta Eudelen partetik, Natividad López de Munain, udal txikien arduraduna.

Jardunaldian gai interesgarriak aurkeztu dira eta praktika taillerrak eta topaketa mahaiek garatu dira, partehartzaileek iritziak eta esperientziak konpartitzeko.

Aurkeztu diren gaien artean, hurrengoak nabarmendu dira:

  • 2016-2020 Eskualdeen Landa Garapeneko Programen hedatzea.
  • 2020 Landa Garepeneko Planaren Kooperazio neurria.
  • 2020 Landa Garepeneko Planaren ezagutza eta informazio transferentziaren neurria.

Azkenean, Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, nekazaritza, arrantza, basogintza eta elikadura sektoreak finantzaketa laguntzak eskeintzen dituen SENDOTU programa azaldu du.

Sarearen lana mantentzeko eta dinamizatzeko asmoarekin, beste jardunaldi bat ospatuko da urtarrilean. Landa garapenearen arloan eta Euskadiko landa eta itsas eremuen bizitza kalitatea hobetzeko lana egiten dutenen arteko elkarlan eta harremanak sendotu nahi ditu gaur aurkeztu den Sareak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)