Berriak Osasuna
Eu

Urdulizko Eskualde-Ospitale berriak Osakidetzaren sarea handitu eta hobetuko du, kalitatea indartuta eta herritarrei tratu gertukoagoa eskainita

2015.eko abenduak 02

Urdulizko ospitalek 148 ohe bai eta erreserbako ospitaleratze-unitate bat ere beste 32 oherekin , 8 operazio-gela, larrialdietako zerbitzua eta bestelako zerbitzu zein espezialitate ugari izango ditu, Uribeko Eskualdeko 197.000 herritarrei erantzuteko

Ospitale berria martxan jartzeko 59,4 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 350 lanpostu sortuko dira

Azpiegitura 2016ko lehen hiruhilekoan egongo da martxan, eta poliki-poliki joango dira zabaltzen zerbitzu eta unitate berriak gehituz

«Urdulizko eskualde-ospitale berria albiste ezin hobea da bizkaitarrentzat, baita oro har EAEko herritar guztientzat ere; izan ere, sekulako urratsa izango da herritar guztiek osasuna ekitatez eskuratu ahal izan dezaten». Halaxe jakinarazi du gaur goizean Osasuneko sailburuak, Jon Darpónek, Eusko Legebiltzarrean. Osasun Batzordean esan ditu hitzok sailburuak, Osakidetzaren zuzendari nagusi Jon Etxeberria eta Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraiz lagun zituela. Urdulizko Alfredo Espinosa ospitale berri eta modernoa irekitzeko proiektuaz jardun dute; aspaldiko urteetan Bizkaian ireki duten tankera honetako lehen ospitalea da.

Azaldu duenez, eskualde-ospitale hau abian ipinita, azken urteetan populazio-hazkunde handiena izan duten inguruetako batean asistentzia-bitartekoak gerturatuko dituzte, baita asistentziaren kalitatea nabarmen hobetu ere. Hala, Osakidetzak osasun-azpiegituren sarea zabaltzen eta hobetzen jarraituko du Euskadi osoan, hori baita «indarguneetako bat» Jon Darpónen arabera.

Alde horretatik, Osasuneko sailburuak hitzaldian gogorarazi du ezin dela «albo batera utzi osasun-azpiegitura berri eta moderno hau; izan ere, datorren urtean irekitzen dutenean, nabarmen jaitsiko da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen asistentzia-presioa». Uribeko Eskualdea da azken urteetan populazio-igoera handiena izan duen eskualdeetako bat; hala, Urdulizen eskualde-ospitale bat altxatuta bertako herritarrek ez dute Gurutzetaraino joan beharko eta beren inguruan artatuko dituzte. Horrek nabarmen arinduko du Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearen asistentzia-presioa.

Sailburuak beste alderdi bat ere nabarmendu du: «Bizi dugun egoera ekonomikoa bizi izanda, Eusko Jaurlaritzak herritarren esku beste osasun-azpiegitura bat sortu du. Ederki erakusten du horrek zer-nolako konpromisoa duen Jaurlaritzak euskal osasun-sistemarekin eta osasunarekin».

DATU OROKORRAK

Osakidetzaren Urdulizko eskualde-ospitaleak 197.794 pertsonari emango dio arreta, eta 148 ohe berri izango ditu, bai eta erreserbako ospitaleratze-unitate bat ere beste 32 oherekin; era berean, 8 operazio-gela, larrialdietako zerbitzua, kanpo-kontsultak eta proba funtzionalak, endoskopiak, mamografiak, TAC, RMN eta tankera horretako zerbitzu gehiago ere izango ditu.

Proiektu honetan 59,4 milloi euro inbertitu dira orohar barne ekipamendu teknikoa eta obra lanak.

 Urduliz-Alfredo Espinosa ospitalea Uribeko Eskualdeko ESIan integratuta egongo da, eta espezialitate-zentro ugari izango ditu (Mungia, Areeta eta Algorta). Era berean, zerbitzu-zorro handia izango du, poliki-poliki osatzen joango dena, beste asistentzia-dispositibo batzuekin koordinatuta eta kalitate gorena ziurtatuta betiere. Honako hauxe da aurreikusitako zerbitzu-zorroa: Ikus taula 1

Uribeko Eskualdeko ESIa guztira 578 profesionalek osatuko dute, eta, ospitale berri hau martxan jarrita, 350 lanpostu sortuko dira. Ikus taula 2

ESPAZIOEN BANAKETA

Urdulizko ospitaleak 38.000 metro koadro izango ditu, zortzi solairutan eta hiru eraikin-bloketan banatuta. Beheko solairuaz gain, hiru blokeek bi lurpeko solairu eta beste bost solairu izango dituzte gorantz, honela banatuta: Ikus taula 3

ZERBITZUAK POLIKI-POLIKI UGARITZEN

Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea 2008an hasi zen sortzen, eta 2016an errealitate bilakatuko da. Urte horretatik aurrera, zerbitzuen eskaintza poliki-poliki ugaritzen joango da, ez baita lan erraza tankera horretako ospitale bat martxan jartzea. Zehazki, urtarrilean, inguru horretako hiru osasun-etxeak Uribeko ESIan txertatuko dira; horri esker, lehen mailako arretako profesionalak ospitale-arretan lanean koordinatuta arituko dira, eta 2016ko lehen seihilekoan kanpo-kontsultak eta proba funtzionalak jarriko dituzte martxan, baita irudi bidezko diagnostikoa eta medikuntza prebentiboa ere, ospitalearen eraikin berean guztiak ere.

Bestalde, irekiera gradual honen barruan, 2016ko bigarren seihilekoan larrialdietako zerbitzua ipiniko da martxan, baita endoskopia, anestesiologia, laborategia, farmazia, HDP kirurgikoa eta kirurgia handi anbulatorioa ere.

Hilabeteek aurrera egin ahala, 2017 hasieran, Urdulizko ospitale berri eta modernoa funtzionamendu betean arituko da, ospitaleratze medikoa, anestesia ostean osatzeko unitatea, unitate medikoa, kirurgikoa eta psikiatriakoa martxan jarrita, baita operazio-gelak ere.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 2a

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @beatrizialvarez
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @HUAospitalea: El nuevo Hospital Comarcal de Urduliz amplia y mejora la red de Osakidetza, reforzando su calidad y proximidad ... https…

  • @HUAospitalea
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Urdulizko Eskualde-Ospitale berriak Osakidetzaren sarea handitu eta hobetuko du, kalitatea indartuta eta herrit... https://t.co/Bv5SkczsEF

  • @jdarpon
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @lurubeta: El nuevo Hospital Comarcal de Urduliz amplia y mejora la red de Osakidetza, reforzando su calidad y proximidad ... https://t

  • @mikel_franco
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @lurubeta: El nuevo Hospital Comarcal de Urduliz amplia y mejora la red de Osakidetza, reforzando su calidad y proximidad ... https://t

  • @lurubeta
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    El nuevo Hospital Comarcal de Urduliz amplia y mejora la red de Osakidetza, reforzando su calidad y proximidad ... https://t.co/DhyD0nz90h

  • @PacienteActivo
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NUEVO HOSPITAL URDULIZ] Ampliará y mejorara la red, reforzando calidad y proximidad en el servicio a las personas➡https://t.co

  • @inesgallegoca
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El nuevo Hospital Comarcal de Urduliz amplia y mejora la red de Osakidetza https://t.co/1jBsM8OWDT via @Irekia https://

  • @Mamenplentzia
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El nuevo Hospital Comarcal de Urduliz amplia y mejora la red de Osakidetza https://t.co/1jBsM8OWDT via @Irekia https://

  • @pcarrascal
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El nuevo Hospital Comarcal de Urduliz amplia y mejora la red de Osakidetza https://t.co/1jBsM8OWDT via @Irekia https://

  • @raul14291
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: El nuevo Hospital Comarcal de Urduliz amplia y mejora la red de Osakidetza https://t.co/1jBsM8OWDT via @Irekia https://

  • @GurutzetakoOsp
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    El nuevo Hospital Comarcal de Urduliz amplia y mejora la red de Osakidetza https://t.co/1jBsM8OWDT via @Irekia https://t.co/JfowHCzBYb

Komunikabideek behera kargatzeko