Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak Aurrekontuen Lege Proiektua defendatu du Legebiltzarrean

2015.eko abenduak 03

Urkulluk baieztatu duenez, joera egiaztatzen bada, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko urtea izango da 2016

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuraren aurrean aldeztu du gaur Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Lege Proiektua, «krisia iraganean uzten eta hazkunde handiagoko etorkizun berri bat finkatzen» laguntzeko xedea duen dokumentu bat. Izan ere, lehendakariak berriz adierazi du ezen, joerak bere horretan jarraituz gero, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko urtea izango dela 2016a.

Aurrekontuak aurrera ateratzeko hirugarren urtez jarraian lortutako akordioa nabarmenduz eman dio Urkulluk hasiera bere hitzaldiari. Esan duenez, proiektuak «egonkortasuna eta konfiantza» dakartza, eta Euskadiko susperraldiaren erritmoari eusteko eta inbertsio, berrikuntza, industria eta nazioartekotze politikak bermatzeko beharrezkoak dira biak ala biak. Ildo horretan, elkar ulermenaren bidea zabaltzeko prest agertu da, 2016ko ekitaldia Euskadirako funtsezkoa izango den uste osoz. «Joerak bere horretan jarraitzen badu, ekonomiaren eta enpleguaren suspertze-urte bat izango da aurtengoa, Euskadiren etorkizuna finkatzeko urte bat» ziurtatu du.

Izan ere, bai Eusko Jaurlaritza eta bai lehendakaria bera gaur ere hainbatetan zuhurtziaz adierazi diren arren, Urkulluk baikor izatera bultzatzen duten zenbait datu gogorarazi ditu gaur: esaterako, aurtengo hazkunde-aurreikuspena iazkoaren bikoitza dela ia (% 2,7 aurten, % 1,4 2014an). Horrez gainera, ekonomia enplegua sortzen ari da, eta horren erakusgarri da gaur egun 151.865 pertsona daudela Lanbiden izena emanda, iazko 168.729 pertsonen aldean (% 10 gutxiago). Zifra horiei Gizarte Segurantzarako afiliazioen hazkundea gehitu behar zaie.

Lehendakariak azaldu duenez, aurrekontuen proiektuak 10.900 milioi euroak gainditzen ditu, eta helburu bikoitza finkatzen du lehentasun estrategikoen artean: pertsonekiko konpromisoa, halako moldez non Eusko Jaurlaritzaren lau eurotik hiru gastu sozialari bideratuko baitira, eta ekonomia eta enplegua berrindartzea. Azken ildo horretan, inbertsio publikoa 1.214 milioi eurotara goratzea aurreikusi da.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OrrantiaTar
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari defiende ante la Cámara vasca el Proyecto de Ley de Presupuestos https://t.co/gZDNtgV5ei

  • @PNV_Indautxu
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [#PRESUPUESTOS] El lehendakari @iurkullu ha defendido ante la Cámara vasca el Proyecto de Ley de Presupuestos ➡ https://t.co/1

  • @Gob_eus
    2015.eko abenduak 03

    Comentario de Twitter:
    [#PRESUPUESTOS] El lehendakari @iurkullu ha defendido ante la Cámara vasca el Proyecto de Ley de Presupuestos ➡ https://t.co/1dWG0oWwV0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)