Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal enpresa nahiz erakundeek klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko eta horiek arintzeko garatutako 12 jardunbide egoki aurkeztuko ditu Parisen

2015.eko abenduak 01

Eusko Jaurlaritzak euskal enpresa nahiz erakundeek klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko eta horiek arintzeko garatutako 12 jardunbide egoki aurkeztuko ditu egunotan Pariseko Klimaren Biltzarrean –COP21egingo dituen foro eta bileretan. Argitalpen batean bildu ditu jardunbideok, «hamabi kasu arrakastatsu» izenburupean.

 

Hauek dira adibide arrakastatsuok: «Klima2050, garapen eredu berri bati heltzeko beharrezko den klima-aldaketako estrategia», Eusko Jaurlaritzarena; «Euskadiko Administrazio Publikoa, energia kontsumoa murrizten eredugarri»; «hamabi metroko hiri-autobusa, trakzio eta aire-girotze % 100ean elektrikoarekin», Irizarrena; «Bilboko Metroan energia berreskuratzeko sistema»; «tren-gidaritza eraginkorra», Euskotrenena; «Ekodiseinua: Euskadiko industriaren apustu irabazlea», Basque Ecodesign Center-ena; «Bimep, itsasotik datorren energia», EVErena; «BC3, klima aldaketaren ikerkuntzan bikaintasunaren alde egindako apustu arrakastatsua»; «Zorrotzaurre, irla bat hirian, klima-aldaketara egokitzeko», Bilbon; «Donostia-San Sebastián: karbono gutxiko mugikortasuneko hiria»; «Vitoria-Gasteiz: klima-aldaketaren irtenbideak, naturan oinarrituak»; «Jasangarritasunerako bidean, hezkuntzaren bitartez» Ingurugelak garatua eta Unescok saritua.

 

«Euskadik klima-aldaketari egiten dion ekarpena txikia da termino kuantitatiboetan (2004an, Europar Batasuneko isurpen guztien % 0,5); hala ere, oinarrizko printzipio batek gidatzen du klima-aldaketari buruzko gure politika: ardura partekatuarenak. Euskadik bere egin du dagokion ardura, Klima 2050–Klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategian jasotako konpromiso sakon eta zorrotzean, euskal gizarteak ez du-eta klima aldaketaren aurkako borrokan bazter geratu nahi» adierazi du Ana Oregi sailburuak.

 

Datorren ostiralean Pariseko udalean egingo den hiri eta eskualdeen bileran esku hartu aurretik, zera adierazi du Oregi sailburuak: «ardura partekatu horrek eta gizartearen eskariak lankidetzako estrategia bat abiarazteko kemena eman die sektore publikoari eta enpresei; helburua da ekonomia lehiakor bat lortzea, karbono baxukoa eta klimaren eraginetara egokitua».

 

«Euskadi urratsak ematen ari da, klima aldaketaren aurkako borroka eraldatu eta isuri gutxiko ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko abagune bihurtzeko berori, klima-aldaketara egokitzeko estrategiak ezarriz, bai eta, gazteak heziz, herritar prestatu eta erantzunkideak lortzeko» azpimarratu du Ana Oregik.

 

«Ekimen horiek guztiek, gainera, euskal ekonomia berriarentzat estrategikoa den alderdi bat hartzen dute barruan: alegia, gizarte engaiatu bateranzko bidean aurrera egiteko ari gara berritzen, bai eta euskal ekonomia jasangarrirako bidean aurreratzeko ere: hau da, ekonomia bat, ekoizpen eta kontsumo eredu garbi eta karbonotik askea duena, administrazio publikoen gidaritza eredugarriari jarraikiz».

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2015.eko abenduak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presentará en París 12 “buenas prácticas” desarrolladas por empresas e instituciones vascas pa... https://t.co/shgPgnfCAv

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)