
Eusko Jaurlaritzak hamabi udal eta kontzeju lagundu ditu, paisaian jarduteko planak idatz ditzaten
- Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren bitartez, askotariko inguruneak dituztela xede: ibaialdeak, industria-guneak, kostaldeak, korridoreak nahiz meategiak.
VG, 15/12/02
Eusko Jaurlaritzak hainbat diru-laguntza eman ditu Paisaian Jarduteko Planak idazteko. Askotariko ingurune-motetara bideratuko dira: ibaialdeetara, industria zein kostako guneetara, korridoreetara nahiz meategiei lotutako paisaietara.
Guztira 271.283,40 euroko aurrekontua bideratu zaie; horiekin, idazketaren ordainsarien % 90 lagunduko da diruz. Gehienez 30.000 euro emango dira plan bakoitzeko, harik eta kreditua agortu arte. Deialdira 30 eskaera aurkeztu ziren, epez kanpo horietako asko; beste batzuek, berriz, kreditua agortuta aurkitu dute jada.
Diruz lagundutako udalerrien artean, honako hauek: Gipuzkoan, USURBIL (Oria ibaia), DONOSTIA (Lauhaizeta), ASTIGARRAGA (Santiagomenditik Landarbasorako korridorea), EZKIO-ITSASO (Santa Luzia-Alegiako bailara); Araban, IRUÑA OKA (Zadorra ibaiaren ertzak, Iruña Okatik igarotzean) eta ATAURIko Kontzejuan (Atauriko asfalto meategiak); Bizkaian, GERNIKA-LUMO (Oka ibaiaren inguruak), ZARATAMO (Arkotxako industriagunearen inguruak), LEKEITIO (udalerrian), GETXO (Arrigunagatik Begoña lurmuturrerainoko itsasaldea); ZALLA (Cadaguako Errege-bidea, Mellatik Mimetizera) eta ORTUELLA (Ortuellako Leihoa).
-
2015-12-03
Comentario de Twitter:
Irekia - El Gobierno Vasco apoya a doce municipios y concejos en la redacción de planes de... https://t.co/97QRyeawjj -
2015-12-03
Comentario de Twitter:
ARAUCO SLP redactará dos de los cuatro adjudicados en Gipuzkoa https://t.co/Ai3dv5re2G -
2015-12-03
Comentario de Twitter:
ARAUDI SLP redactará dos de los 4 concedidos en Gipuzkoa. Usurbil y Astigarraga. https://t.co/UViFRebaTs -
2015-12-03
Comentario de Twitter:
ARAUDI SLP redactará dos de los 4 concedidos en Gipuzkoa. Usurbil y Astigarraga. Felicidades equipo https://t.co/bgiYnIZu6g -
2015-12-03
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco apoya a doce municipios y concejos en la redacción de planes de acción del paisaje... https://t.co/8UJPqU9FSQ -
2015-12-03
Comentario de Twitter:
Eusko Jaurlaritzak hamabi udal eta kontzeju lagundu ditu, paisaian jarduteko planak idatz ditzaten... https://t.co/aNwc6X0yRt -
2015-12-01
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco apoya a doce municipios y concejos en la redacción de planes de acción del paisaje https://t.co/QT3r9ERc8E