Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa (TKNIKA). (2015-12-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 01

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa (TKNIKA) sortu eta bere lanpostu zerrenda onartuko duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa (TKNIKA) sortu eta haren lanpostu-zerrenda onartzen duen dekretua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan Ikerketa eta Berrikuntza Aplikaturako Zentroa (TKNIKA) kentzen den izen bereko (TKNIKA) Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berriztapen Zentroaren ordezkoa da. Ez da, ordea, ordezkapen edo izen-aldaketa hutsa; zentro berria Lanbide Heziketan ikerketa eta berriztapen aplikatuko jarduerak dinamizatzeaz arduratuko da eta, horretaz gain, funtzio hauek ere dinamizatuko ditu: zaintza teknologikoa, ikasteko metodologia berrien garapena, ikerketa eta berriztapen aplikatua eta I + G + I-ko proiektu guztien emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketa ematen duten ikastegi guztiei transferitzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau