Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak lehen Enplegu Plana onartu du, Euskadiko Administrazio Orokorreko langileen zahartzearekin, desberdintasunarekin eta bitartekotasunarekin bukatzeko. (2015-12-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2015.eko abenduak 01

 

Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Erakunde Autonomoen Enplegu-plana.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak barne-lekualdatzeko lehiaketa baterako eta Administrazio Orokorrera sartzeko lan eskaintza publiko baterako deialdia egingo du, eta, lehen aldiz, dagoeneko bitarteko gisa jarduten dutenen enplegua finkatzeko prozesu bereziak garatuko ditu.

Planak Lakuan ordezkaritza duten lau zentral sindikalen ekarpenak jasoko ditu; orobat, funtzionarioen eta bitarteko langileen 5.564 lanpostuen erradiografia bat sartu da: batez besteko adina 50,8 da, horietatik % 68 2030 baino lehenago erretiratuko da; bitartekotasun-tasa % 35,4 da eta emakume gehiago badaude ere lanean, kategoria profesional gutxiagoko postuak eta bitartekotasun-tasa altuagoa dute.

Gobernu-kontseiluak lehenengo Euskadiko Administrazio Orokorraren Enplegu Plana onartu du gaur. Lehen aldia da Euskadin halako plan bat prestatu dela autonomia-erkidegoko Administrazio Orokorrean lanean aritzen den pertsonalaren egoera aztertzeko. Planean hiru lehentasunezko helburu ezarri dira epe motzera/ertainera:

Langileak gaztetzea eta bitarteko langile funtzionarioen lanpostuak finkatzea, baina aspalditik Administrazio Orokorrean lan egiten duen behin-behineko langileen deskapitalizazioa saihestuz.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea.
Lanpostuak egokitzea, herri-administrazio elektronikoaren eta teknologia berrien ondorioz sortutako premietara moldatzeko.

Horretarako, Euskadiko Administrazio Orokorraren Enplegu Planak egitura berrantolatzea proposatzen du, jarduteko hiru lehentasunezko ildo harturik oinarri:

PERTSONALA FINKATZEA ETA GAZTETZEA: Kontuan hartzen baditugu pertsonalaren batez besteko adina eta epe motzera aurreikusten diren erretiro-kopuru altua, 20. hamarkada garrantzitsua izango da Euskadiko Administrazio Orokorrean kidego guztietako langileak berritzeko. Jaurlaritzak funtsezkotzat jotzen du pertsonalaren deskapitalizazioa saihestea eta, horregatik, honako hau proposatzen du:

- Lekualdatze-lehiaketa bat, hutsik dauden lanpostuak betetzeko.
- Enplegua finkatzeko prozesu bereziak, Administrazio Orokorrean urteak daramatzan bitarteko langileentzat. Helburua da deskapitalizazioa saihestea, ez daitezela galdu urteetan lanean ikasitako jakintzak eta hartutako trebeziak. Orobat lortu nahi da Euskadiko herri-administrazioan erregistratutako bitartekotasun-tasa altuarekin amaitzea (% 35,48 oro har; % 43,12 buruzagi eta teknikari postuetan).
- Lan-eskaintza publikoa, aurrera egiteko Eusko Jaurlaritzak kalitateko enplegu publikoarekin duen konpromisoan.

ANTOLAMENDU-EGITURAREN EGOKITZAPENA: Eusko Jaurlaritzak funtsezkotzat jotzen du gobernuaren egitura teknologia berrien eta herri-administrazio elektronikoaren ondorioz sortutako premien arabera eguneratzea eta berrantolatzea. Horretarako, egitura osatzen duten lanpostuen zerrenda eguneratzea proposatzen du.

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA Txostenak agerian utzitako desberdinkeriak saihesteko, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Administrazio Publikoaren Berdintasun Plana eguneratuko du:

- Euskadiko Administrazio Orokorrean gizon baino emakume gehiago dago lanean.
- Emakumeak gazteagoak dira.
- Gizon baino emakume gehiago daude bitarteko postuetan.
- Emakume gehiago daude administrari eta laguntzaileen kidegoan, eta gizon gehiago buruzagitza-postuetan.
- Euskadiko Administrazio Orokorrean diharduten emakume gehienak bere prestakuntza-mailaren azpitik dauden lanpostuak betetzen ditu.

PROPOSATUTAKO BESTE JARDUKETA BATZUK

Era berean, Euskadiko Administrazio Orokorreko Enplegu Planak oinarrizkotzat jotzen du aurrera egitea langile publikoen prestakuntzaren eta gogobetetzearen alorrean. Horregatik, honako hauek abiaraztea proposatu du:

Karrera horizontala ordaintzeko diseinuak: hau da, ordainsarien hobekuntza eta aitortza profesionala, lanpostuz aldatu gabe.
Lanpostu bakoitzaren premia errealetara egokitutako prestakuntza-ibilbide eta -planak.
Langile berrientzako harrera-eskuliburua
; hartara, Euskadiko Administrazio Orokorrera iristen den langileak eskura edukiko du bere lana ahalik eta modu eraginkorrenean betetzeko behar dituen informazioa, prestakuntza eta baliabideak.
Mentoring plana:ez dadin galdu erretiratzeko daudenen jakintza.
Enplegatu publikoek bere lanpostuarekin duten gogobetetze maila hobetzea: Planean, garrantzizkotzat jotzen da enplegatu publikoen gogobetetzerako langileek beren lana Eusko Jaurlaritzak herritarrekin hartutako konpromisoei erantzuten diela identifikatzea.

 

Más información

Más información

Más información

Más información

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau